Kosmosetik Bizitzara. Zientziaren eta Artearen artean Carlos Briones eta Gustavo A. Schwartz
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
Gizakiaren eboluzioan irakurketa une hurbila da eta gaur egungo gizartean oso beharrezkoa den ahalmena, gure komunikaziorako eta ezaguera lortzeko bide garrantzitsuenetarikoa izanik. Garunaren estruktura eta funtzioan irakurtzen ikasteak aldaketa plastiko garrantzitsuak dakartza, funtzio honetarako filogenetikoki bereziki programatu gabeko den garunean.
Hizkuntzaren beste alderdi erabakigarrietan, elebakar edo elebiduna izateak, elebidun goiztiar edo berantiarra izateak, ortografia gardena duen hizkuntza hitz egiteak (euskara, gaztelania) edo opakua (ingelesa), irakurketa garaian mugatzen dute ere garuneko sare eta alde ezberdinen erabilera. Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboan izandako aurkikuntza garrantzitsuenei heltzen zaie hitzaldi honetan, hala nola garuneko sistema ezberdinen interakzioak (ortografikoak, fonologikoak, semantikoak) ematen diguten ikur idatzien informazioa dekodifikatzeko aukera, eta hizkuntzaren zein alderdi eta bere ezaugarriek eragiten duten garuna irakurtzerakoan. Dislexia eta alexia bezalako arazoetan eta ezohiko irakurketaren inguruko azken aurkikuntza eta teoria ere izango dira hizpide.
Hizlaria: Kepa Paz-Alonso.
Asteartea, maiatzaren 24a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.
Hitzaldia 2016ko maiatzaren 24an, asteartean izan zen, Antoniano Aretoan. Kepa Paz-Alonsok azaldu zuen zientziak nola aztertzen duen irakurtzen duen garuna, bere jatorri ebolutiboatik dislexiara arte.
1. Irakurketa, mugarri kultural berria
Paz-Alonsok premisa hau jarri zuen abiapuntu: irakurketa asmakuntza kultural oso berria da gizakiaren eboluzio-historian. Ahozko hizkuntzak ez bezala, garunak ez du "irakurketaren generik"; irakurtzeko, lehendik dauden zirkuitu neuronalak birziklatu eta birkonektatzen ditu, hala nola ikusmenari eta ahozko hizkuntzaren prozesamenduari dagozkienak.
2. Garunaren plastikotasuna eta neuroirudiak
Neuroirudi-teknika aurreratuei esker, zientzialariek ikus dezakete garuneko zein eremu aktibatzen diren irakurtzen dugunean eta nola komunikatzen diren elkarren artean. Prozesuak sare konplexu bat dakar, ikusmen-azala hizkuntzaren eta ulermenaren guneekin lotzen duena.
3. Garun elebiduna
Hizlariak aztertu zuen elebitasunak eta eleaniztasunak irakurketa-sarean zer eragin duten: gizakiaren garuna hainbat hizkuntza kudeatzeko gai da, bere konexio neuronalak testuinguruaren eta hizkuntza-eremuaren arabera optimizatuz eta egokituz.
4. Aplikazioak eta ikasketa-zailtasunak
Ezagutza zientifiko horri esker hobeto ulertzen da haurtzaroko irakurketaren garapena eta neurogarapeneko nahasmenduei eta ikasketa-zailtasunei (adibidez, dislexiari) heltzen zaie, kortexeko eta kortex azpiko eremuen arteko konexioen eragina aztertuz.
Hitzaldiaren ostean, ekitaldiak Kepari eskainitako afariarekin jarraitu zuen; afari horretan, esker onezko oroigarri bat eman zitzaion.
Jarraian, hitzaldi osoaren bideoa eta podcasta.

Kepa Paz-Alonso
Basque Centre on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroko ikerkuntza irakaslea. EHUn doktore titulua jaso zuen, aho batezko bikain cum laude kalifikazioarekin, eta unibertsitate horren sari apartekoa bere tesiarengatik. Doktoradutzaren ondoren, doktoratu osteko egonaldiak egin zituen, lehenik Davisen, Kaliforniako Unibertsitateko Centre for Mind and Brain zentroan, eta gero Berkeley-n, Kaliforniako Unibertsitateko Helen Wills Neuroscience Institute-n, neuroanatomian eta erresonantzia magnetikoaren erabileran espezializatuz. Bere ikerkuntzaren ardatz nagusiak hauek dira: memoria eta bere garapena haurtzarotik heldutasunera, goi funtzio kognitiboen entrenamendua, ohiko eta ezohiko irakurketa, hizkuntzaren ekoizpena, elebitasuna eta kreatibitatea. Paz-Alonso doktorearen ikerkuntza nazioarteko, Estatu Batuetako eta Europako hainbat agentziak finantzatu dute. Ramón y Cajal bekarekin saritua izan da berriki.
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
XII. edizioa
Data: 2026ko azaroaren 24a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo aretoa
Gonbidatu nagusia: Xabier Eizagirre, BasqueScout VFX-ren sortzailea
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736