Euskal emakumea Toti Martínez de Lezea

Toti Martínez de Lezeak azaldu zuen euskal matriarkatua ez dela emakumearen boterea, ama-jainkosa batengan sinestea baizik.
Toti Martínez de Lezeak emandako Euskal emakumea hitzaldiaren kartela

Historian zehar, euskal emakumeak, eguna argitzetik ilunabarrera egin du lan, seme-alabak erditu, beraien etxe, familia, animali eta baratzeak zaindu; sareak konpondu, arrainak eta barazkiak saldu eta ukondoz ukondo borrokatu beraien gizonekin.

Euskal matriarkatu famatuak ez du zerikusirik buru sinple batzuk esleitzen dioten agindu eta manatu zentzuaz; eta bai, askoz gehiago, sinesmen zaharrekin. Euskaldunen antzinako erlijioa matriarkala zen, Ama Jainko batengan sinesten zuten, kristautasunak ordezkatzen zuen patriarkal erlijioaz alderatuz. Euskaldunek ez zituzten inoiz utzi sinesmen zaharrak eta mendeetan zehar, gure ohitura, esaera zahar, izen eta lekuetan agertzen dena, esan genezake, gure jentilen arrastoak direla (paganus = nekazari = jentila).

Gurekin izango dugu Toti Martínez de Lezea.

Asteartea, irailaren 29a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Modelo Zineman. Sarrera doakoa.

Toti Martínez de Lezea (Gasteiz, 1949) gaztelaniaz zein euskaraz idazten duen arabar idazle eta itzultzailea da. Ingeleseko, frantseseko eta alemaneko itzulpengintzako ikasketak egin zituen. Telebistako gidoilaria eta aktorea ere bada, Kukubiltxo antzerki taldearen sortzaileetako bat. Larrabetzun (Bizkaia) bizi da. ETBrentzat haur eta gazteentzako saioetarako, 1000 saiotik gora idatzi eta zuzendu zuen. Eleberri historikoa landu du bereziki, eta arlo horretan arrakasta handia lortu du Euskal Herrian. Haur literatura ere egin izan du.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum