Zer da Big Data? Iñaki Regidor

Zer da big data? Aurrerapen teknologiko asko elkartu diren gordiar korapiloa.
Iñaki Regidor: Zer da Big Data? hitzaldiaren kartela

Azkenaldi honetan "big data" ingeles hitzarekin betetzen zaigu ahoa teknologian aritzen garen guztioi. Teknologia hornitzailea bazara eta zure produktuen artean "big data"-ri konponbidea ematen dionik ez baduzu, ez zara ezer. Eta teknologia erabiltzen duen enpresa bazara baina "big data" proiekturik ez baduzu, dirudienez mundua bihar bukatuko da eta enpresa itxi beharko duzu.

Baina "big data" proiektuen beharra ez da gaurkoa, eta informazio horretatik ezaguera atera dezakegu: hor dago gakoa. Biltegiratze gehiago, prozesatzaile gehiago, zerbitzari gehiago, malgutasun gehiago, azkartasun gehiago behar ditugu. Lanbide-profil berriak behar ditugu -dokumentalistak, matematikariak, estatistikariak, informatikariak- eta pertsonen sentimenduak behar ditugu: sare sozialetan agertzen dituzten iritziak, "gustuko dut" bidez adierazten dituzten nahiak.

Orduan, zer da big data? Aurrerapen teknologiko asko elkartu diren gordiar korapiloa, ulertzen, negoziatzen, ekiten laguntzeko. Telebista-audientziak, Googleren publizitatea, Panamako paperak, bankuen maileguak, autoen aseguruei egindako iruzurrak, eskari elektrikoa, jihadisten atzematea, gauzen Interneta, "wearableak", hauteskunde-kanpainak: hau guztia al da big data?

Hori argitzen saiatuko gara Iñaki Regidorrekin, EiTB taldeko Sistemen zuzendaria 1999tik.

Asteartea, apirilaren 19a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.

Iñaki Regidor Informatika Injeinaria da Deustuko Unibertsitatetik (1986). EiTB taldeko Sistemen zuzendaria da 1999tik. Aurretik, metal-mekaniko muntaketa enpresa batean informatika buru izan zen sei urtez, eta lehenago Bilboko aholkularitza-enpresa batean aritu zen, "Cobol" programatzaile gisa hasita. Santurtziarra da, ekonomilari batekin ezkondua, alaba futbolaria eta seme biolinista ditu. Athletic zalea, operazalea eta arraunzale amorratua -nola ez, Soteraren zalea-. Sare sozialetan interaktiboa, entzule konpultsiboa eta, nolabait, enpresetan teknologiarekin ongi pasa daitekeelaren propagandista. Berez baikorra: "hau beti horrela egin da" entzuten duenean, aukera bat ikusten du.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum