Kosmosetik Bizitzara. Zientziaren eta Artearen artean Carlos Briones eta Gustavo A. Schwartz
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
Klik guztiak uzten dute bere aztarna. Pertsona bat lokalizatzea inoiz baino errazagoa da, bere telefonoa aldean badarama. Baina gaur egun nor ateratzen da etxetik bere telefonorik gabe? Bizi garen gizarte teknologiko honetan, telefonoz inguruturik, mugikor aplikazioak, kamerak, dronak, domotika, bideo zaintza, eta abar… erronka bilakatu da pribatutasuna. Beti ez gara ohartzen zenbat datu pertsonal ari garen konpartitzen enpresa, erakunde eta gobernuekin.
Europar datu berme arautegia argitaratu berri da, besteak beste "ahazte eskubidea", datu diseinu eta tratamenduaren mugak arautzen dituena. Baina hanka motz jaio da, "informaturiko baimen" sisteman oinarritzen delako: "Onartzen ditut baldintzak", baina letra txikiak irakurri gabe jarraitzen dugu, behartzen bagaituzte ere.
Datorren maiatzaren 17an "Internet Eguna" aitzaki harturik, ZarautzOnek interneteko pribatutasunaren garrantziaz sentsibilizatu nahirik, Jorge Campanillasen hitzaldia antolatu du, juridiko gaietan blogaria eta Iurismatika Abokatuak bulegoan, Informazio eta Komunikazio Teknologien Eskubidean abokatu aditua.
Campanillasen hitzaldiak ikuspegi praktikoa izango du, errealitate berri honi aurre egiteko, herritarrei zuzendutako aholkuaz, eta gurasoei zuzendurik, beren seme-alaben teknologi berri hauen erabilera arduratsuaz ere arituko da.
Asteartea, maiatzaren 17a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.
Interneten eta teknologiaren garapenak (smartphoneak, gailu konektatuak, sare sozialak) abantaila handiak ekarri dizkigun arren, gure pribatutasuna egoera ahulean jartzen du. Herritarrak askotan ez dira jabetzen zenbat datu ematen ari diren.
Campanillasek gogoeta egin zuen doakoak diruditen gailu eta aplikazio askok (Facebook, WhatsApp edo Google, adibidez) nola finantzatzen diren. Benetako dirua gure datu pertsonalak eta nabigazio-ohiturak dira, enpresei publizitatea pertsonalizatzeko eta milioiak irabazteko balio dietenak: ekonomia digitalaren "petrolioa".
Interneteko eta enpresa erraldoien datu-bilketa masiboaren aurrean, Europan tresna juridiko berriak sortu dira, hala nola ezabatzeko edo ahazteko eskubidea, zeinak herritarrei aukera ematen baitie bilatzaileei eskatzeko datu zaharkituak edo egokiak ez direnak dituzten estekak kentzeko.
Espioitza masiboak eragindako gatazka juridikoak errepasatu ziren (Edward Snowdenek azaleratutako kasuak, esaterako), baita Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren ebazpenak ere: horiek baliogabetu egin zituzten Estatu Batuekin datuak transferitzeko hitzarmenak, europarren oinarrizko eskubideen babesa bermatzen ez zutelako.
Campanillasek salatu zuen zein arin onartzen ditugun aplikazioen erabilera-baldintzak irakurri gabe, segundo gutxitan (aipatu zuen azterlan baten arabera, batez beste 8 segundotan). Halaber, kontraesan bat nabarmendu zuen: teknologia-enpresei pribatutasuna eskatzen diegu, baina gurasoek berek beren seme-alaba adingabeen bizitza eta datuak erakusten dituzte sare sozialetan.
Hona hemen hitzaldi osoaren bideoa eta podcasta.

Jorge Campanillas Ciaurriz abokatua da, "Iurismatica Abogados" bulegoaren sortzaile, "EventosJuridicos.com" ekitaldi juridikoetako informazioaren atari liderraren arduradun. "Derecho en Red" Informazio eta Komunikazio Teknologien Eskubidearen hedapenerako elkartearen sortzailetariko bat. Arrasate eta Deustuko Master batzuen irakasle eta komunikabideetan ohiko kolaboratzaile.
2003tik bai sektore publiko eta pribatuan, informazio eta komunikazio teknologien eskubidean, datu pertsonalen babesa, elektronika merkataritza, jabego intelektual, publizitate, elektronika administrazioan, eta abar… gaietan aholkulari. Hauez gain domeinuen izenen eta bere araudiaz, eta gobernu irekien politikaz: gardentasun, informazio publikoaren berrerabileraz, eta hiri partaidetzaz Iurismatica blogaren sostengu.
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
XII. edizioa
Data: 2026ko azaroaren 24a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo aretoa
Gonbidatu nagusia: Xabier Eizagirre, BasqueScout VFX-ren sortzailea
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736