Albaola eta Víctor Hugo Pasaian

Albaola Itsas Kultur Faktoria: Pasaian kokatua, Europako bale-arrantza portu nagusia izan zena, eta "Los Miserables" liburuaren egile Victor Hugoren etxea.

Zarauztarrontzat bisita gidatuen antolakuntzaz, udazkeneko ekitaldiei bide emanez jarraitzen du zarautzOn-ek.

Albaola Itsas Kultur Faktoria: Pasaian kokatua, bale-arrantzan Europako portu nagusia izan zena. Bisitak ezagutzera emango digu zein izan zen bale-arrantzaren papera Euskal Erdi Aroko ekonomian, eta "San Juan" bale-untziaren erreplika ikusteko aukera izango dugu, XVI. mendeko jatorrizkoari fidel eraikitze-prozesuan.

Víctor Hugo Etxe Museoa: 1843an frantses idazlea txunditu zuen portuaren esentzia ezagutuko dugu. Hain handia izan zen sentitu zuen erakarpena, ezen "zubi-etxe" horietako batean bilatu baitzuen ostatua; garai hartan bizi izandakoa bere bizitzako obra eta ondarearen parte bilakatu zen.

Egitaraua

  • 9:00: Irteera Argi kafetegiaren aurrean.
  • 10:00: Albaolara bisita gidatua.
  • 11:30: Donibanera untzi-bidaia eta Víctor Hugo Etxeari bisita gidatua.
  • 12:30: Pintxoa Donibanen.
  • 13:00: San Pedrora itzulera.
  • 14:00: Zarautzera iritsiera.

Larunbata, urriaren 3a.
Prezioa (dena barne): 20 €.
Izena emateko: 606 966 395.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum