Albaola eta Victor Hugo: bale-arrantza Pasaian

Albaola Itsas Kultur Faktoria: Pasaian kokatua, Europako bale-arrantza portu nagusia izan zena, eta "Los Miserables" liburuaren egile Victor Hugoren etxea.

ALBAOLA ITSAS FAKTORIA ETA VICTOR HUGOREN ETXERA BISITA

Zarauztarrontzat bisita gidatuen antolakuntzaz, udazkeneko ekitaldiei bide emanez jarraitzen du zarautzOn-ek.

Albaola Itsas Kultur Faktoria: Pasaian kokatua, bale-arrantzan Europako portu nagusia izan zena. Bisitak ezagutzera emango digu zein izan zen bale-arrantzaren papera Euskal Erdi Aroko ekonomian, eta “San Juan” bale-untziaren erreplika ikusteko aukera izango dugu, XVI. mendeko jatorrizkoari fidel eraikitze-prozesuan.

Víctor Hugo Etxe Museoa: 1843an frantses idazlea txunditu zuen portuaren esentzia ezagutuko dugu. Hain handia izan zen sentitu zuen erakarpena, ezen “zubi-etxe” horietako batean bilatu baitzuen ostatua; garai hartan bizi izandakoa bere bizitzako obra eta ondarearen parte bilakatu zen.

Egitaraua:
9:00 Irteera Argi kafetegiaren aurrean
10:00 Albaolara bisita gidatua
11:30 Donibanera untzi-bidaia eta Víctor Hugo Etxeari bisita gidatua
12:30 Pintxoa Donibanen
13:00 San Pedrora itzulera
14:00 Zarautzera iritsiera

Hitzaldiak

«Mundu-menderatzearen ideologia»

Peter Thiel, 2002an: «Alexandro Handi bat behar dugu, Estatu Batuak murgilduta dauden korapilo gordiarra ebakiko duena. Eta presidente horrek ezin du presidente konbentzional bat izan, presidente konbentzional bat lotuegi baitago Estatu Batuetako Konstituzioaren egitura osoarekin.»

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum