“Bi ilunabarren eguna”
Erakusketa ibiltaria jarduera osagarri ugarirekin osatzen da, Jakindariko erakundeen inplikazioari esker.

Europa gai izango al da garai berrietara egokitu eta bere etorkizuna idazteko?
<Balio krisia: Geroz eta nabariago da Europan migrazio politiken gogortzea, Europako proiektuaren izaera, nortasuna aldatzen ari dela.
<Stop berdea: Igande honetan argitaratutako datuek baieztatzen dute trantsizio ekologikoa —etorkizuneko motor nagusia— agindutakoa baino askoz motelago doala ez bada guztiz gelditzen.
<Ziurgabetasun geopolitikoa: Europa bakarrik sentitzen da Trumpen eta Putinen arteko pintzaren aurrean, eta ahots bateratua bilatzen ari bada ere, ez du erabat aurkitzen.
<Ukrainako inbasio errusiarra urrezko arrautzak jartzen dituen oiloa bihurtu da Ameriketako superpotentziarentzat. Bere historian inoiz baino armamentu gehiago saltzen ari da. Logikoa denez, armamentu enpresen akzioek gora egin dute nabarmen. Bestalde, Estatu Batuek inoiz baino gas likidotu gehiago (fracking bidez ateratakoa) esportatzen dute Kontinente Zaharrera. Errusiaren aurkako zigorrek bere horretan jarraitzen badute, AEBen merkatu-kuota % 70era irits daiteke laster.
Guzti honek deskribatzen duena sinplea da Europaren “Autonomia Estrategikoaren” porrota iradokitzen du. Putinen xantaia energetikoa saihestu da, fracking-a erabiliz, honek europar itxurakeria azaleratzen du berriz ere, gainera guzti honen prezioa Trumpen (edo Etxe Zurian dagoenaren) merkataritza interesen menpe bizitzea izan da eta da.
Honen guztiaren aurrean, Arantxa González Layak galdera hau planteatzen digu: “Kaos garaiak bizi ditugu. Legea eta nazioarteko itunak ahultzen ari dira. Gerra itzuli da eta gatazkak ugaritzen ari dira. Ekonomia eta nazioarteko merkataritza gerra arma bilakatu dira. Mundu aldakor honetan, Europar Batasuna zalantzan dabil. Gai izango al da garai berrietara egokitu eta bere etorkizuna idazteko, ala beste batzuek idatziko diote?”
Eta, erantzuten saiatzeko, gurekin izango da Modelo Aretoan; berarekin batera, Juanjo Álvarez Nazioarteko Zuzenbidean doktorea izango dugu, ZarautzOn-eko ohorezko bazkidea; bera izango da Arantxa Gonzalezek proposatzen digun egoera korapilatsu honetan surfeatzen lagunduko diguna.”

Arantxa González Laiak, Juanjo Álvarezen laguntzarekin, jai egun hauetan ZarautzOn elkartearen deiari erantzunez, “sold out” bat lortu zuen —gaur egun hain modan dagoen hitz hori erabiliz, aretoa bete bai zuen, Zarauzko Modelo aretoa, eta horrek erakusten du herritarrei asko interesatzen zaiela Europa eta, ondorioz, nazioarteko politika.
Halere ez bazenuen aukerarik izan hurbiltzeko hemen daukazue hitzaldiaren podcast eta bideoaren esteka:
Hona hemen zertzelada batzuk, Juanjo Álvarezen galdera zehatzei emandako erantzunetan jaso ahal izan genituen titularrak:
Jarduteko eta erabakitzeko ardura dugu; ezin dugu hiper-pesimismoa onartu.
Lurralde anitza gara, eta gure indarguneak adimenaz kudeatzen baditugu, gure etorkizunean konfiantza izateko aukera ematen digu horrek.
Orain, Trumpen muga-zergen politikarekin, hainbat herrialde gure atea joka ari dira gurekin lehentasunezko merkataritza harremanak izateko.
Konpondu beharreko gai garrantzitsu asko ditugu, baina egiturazkoak diren bi nabarmendu beharko lirateke: energia eta kapitalak. Beharrezkoa dugu bien barne merkatuan aurrera egitea.
Gure aldetik aitortu behar dugu hiru akats garrantzitsu egin ditugula, agian lotutako arriskuak identifikatzen ez dugulako asmatu: Errusia, Txina eta NATO. Errusiarekin, energia-mendekotasuna. Eta Txinarekin —arerioa baita— joko-arau batzuk ezarri nahi ditugu, jakinda haiek ez direla leialak ezta legalak ere gurekin. NATOri dagokionez, AEBk gidatutako defentsarekiko sumisioa aipatu behar da; kontua ez da defentsan gehiago gastatzea esaten diguten bezala, baizik eta ondo gastatzea eta gure interesen arabera gastatzea.
Ezin gara ezinezkoaren logikan erori. Akordioak lortzea kostatzen den arren, 27 herrialde garelako, errazagoa da ados jartzea desadostasunean bizi izatea baino, jakinda eztabaidatu eta akordioetara iritsi behar dugula.
Orain, adibidez, AI-arekin (Adimen Artifiziala), bi ereduren aurrean gaude: AEBetakoa, kode itxian garatzen dena, eta Txinakoa, kode irekiko AIan aurreratuta dagoena. Esparru honetan kokatzen da Europako Hodeiari buruzko eztabaida; 27ok batera egiten badugu, eta ez herrialdez herrialde, indar handiagoa izango dugu, eta dagoeneko badaude EB barruan horrela egiteko borondateak. Alemania prest dago, benetan prest.
Txikitzen ari gara; beraz, demografiaren erronka onartu behar dugu, migrazioari buruz seriotasunez eztabaidatu eta hartuko ditugun joko arauak zehaztu. Dagoeneko gizarte anitzak gara, ukaezina da, kalera irten besterik ez dago.
Eta, azkenik, nola erakarri gazteak guzti honetara? Beren bulegoetan dauden hiru gizon dira, guztiok nola pentsatu behar dugun kudeatzen dutenak: X, Instagram, Tik Tok eta haien algoritmoak dira gizartearen zati handi baten pentsamendua eraikitzen eta desegiten dutenak.
Arantxak helarazi zigun azken mezua oso argia izan zen: kontua ez da baikorrak edo ezkorrak izatea, AKTIBISTA izatea baino ez dago, eta ardurak hartzea, bakoitzak bere lekutik, ezinbestekotasunean ez erortzeko, baizik eta gure bidea eraikitzeko, Europar Batasunaren bidea.
Eta jarraian, ekitaldiaren testigantza grafiko bat utziko dizuegu.




Arantxa González Laya (Tolosa, 1969) euskal legelaria, nazioarteko merkataritzan aditu globala, Nafarroako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua baina Europako Batzordean garatu zuen bere ibilbidea; bertan, Merkataritza bozeramailea eta funtsezko aholkularia izan zen negozio multilateraletan. Ondoren, Pascal Lamyren kabinete buru aritu zen Munduko Merkataritza Erakundean (MME) eta NBEko Nazioarteko Merkataritza Zentroko (ITC) zuzendari exekutiboa izan zen.
Espainiako politikara egin zuen jauzi Kanpo Arazoetako ministro gisa (2020-2021), eta pandemiaren zein Brexitaren garaiko diplomazia kudeatu zuen. Gobernutik izan zuen bat bateko irteeraren ondoren, nazioarteko elite akademikora itzuli zen: gaur egun, Pariseko Nazioarteko Gaien Eskolako (Sciences Po) dekanoa da, eta geopolitikan zein gobernantza globalean erreferentziazko ahots gisa finkatu da.
Erakusketa ibiltaria jarduera osagarri ugarirekin osatzen da, Jakindariko erakundeen inplikazioari esker.
Kultura zientifikoa duen gizartea askeagoa da eta prestatuago dago etorkizuneko erabakiei aurre egiteko.
Nolatan lehiatu zen Oria bezalako ibai "koxkor" bat Rin, Tamesis edo Sena bezalako ibai handiekin XVI. mendetik aurrera?