Oñati: San Migeldik Unibertsitatera

Jose Antonio Azpiazu historialari eta antropologoarekin

Oñati

ZarautzOn-ek bisita gidatua antolatu du Oñatira larunbat honetan, urriaren 24an, Jose Antonio Azpiazu historialari eta antropologoaren laguntzarekin.

Jose Antonio Azpiazu

Bisita San Migel parrokian hasiko dugu; XV. mendean hasi zen eraikitzen, eta 300 urtez luzatu zen obra; horregatik, estilo-nahasketa ikus daiteke bertan.

San Migel parrokia, Oñati
Argazkia: Eusko Guide

Ondoren, Oñatiko Unibertsitatea (Sancti Spiritus) ezagutuko dugu: Euskal Herrian eraiki zen lehen unibertsitatearen (1533) eraikin errenazentistaren historia eta arkitektura ez ezik, Salamanca, Bolonia, Paris, Alcalá eta beste unibertsitate batzuekin izandako intrigak ere bai… eta, betiko moduan, "ikastetxekide-irakasleak" izendatzeko lurralde-irizpidea.

Oñatiko Unibertsitatea

Jose Antonio Azpiazurekin solasaldian, elkarte gastronomiko batean pintxo batzuk dastatzen ditugun bitartean, Oñatiren jatorria ezagutuko dugu: Gipuzkoarekin izandako atxikimendu etenak, iraultza liberalaren ondorioak, Ladrón kondearen asmoak, Lazarraga alkatearen matxinada, gaizkile eta bandokideen babesleku izatea…

Eta Bidaurretako monasterioa bisitatuta amaituko dugu. 1510ean sortu zuten Juan López de Lazarragak, Errege Katolikoen kontulari nagusiak, eta haren emazte Juana de Gamboak, eta haien gorpuzkiak bertan atseden har zezaten eraiki zen.

Bidaurretako monasterioa

Agenda

  • 9:00: Autobusaren irteera, Argi kafetegiaren aurrean.
  • 10:00: Bisita gidatua San Migel parrokiara.
  • 10:30: Bisita gidatua unibertsitatera.
  • 11:15: Solasaldia eta hamaiketakoa elkarte gastronomiko batean.
  • 12:15: Ibilaldia Oñatin barrena, Bidaurretako monasteriora bisita barne.
  • 13:30: Zarautzera itzultzeko irteera.
  • 14:15: Zarautzera iritsiera.

Prezioa (dena barne): 20 €.
Izena emateko: 606 966 395.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum