«Kontzientzia»: ZarautzOn-en oroigarria hizlarientzat
ZarautzOn-ek Erik Aranburu zarauztar artista gazteak egindako litografia bat oparitzen die bere hizlariei. 2/15 alea Arantzazu Lizartzari eman zitzaion.
GETARIARA BISITA GIDATUA
Arrantza jarduera tradizionala da Euskal Herrian: Autonomia Erkidegoko BPGaren eta enpleguaren % 1 inguru ematen du, eta itsasoko enplegu bakoitzak 3,5 enplegu inguru sortzen ditu lehorrean. Euskal arrantza-sektore erauzleak 299 ontziko flota du, 2.800 bat arrantzalerekin, eta harrapaketek 200.000 tona gainditzen dituzte.
Arrantzari eskainitako zikloaren azken jarduera gisa, ZarautzOn-ek bisita gidatua antolatu du maiatzaren 9an, larunbata, Getariara, arrantza-jardueran murgilduta bizi den herrira.
Arrantzaleen Kofradia bisitatuko dugu eta arrain-enkante birtual batean izango gara; ondoren, Arrantza Arteen Museoa ezagutuko dugu eta portuko arrantza-ontzi bat barrutik ikusiko dugu. Amaitzeko, herria ezagutuko dugu turismo-gidari batekin.
Hitzordua: 10:00etan, Getariako portuan, Itsas Etxe tabernaren aurrean.
2015eko maiatzaren 9an, larunbata, ZarautzOn-ek arrantzari eskainitako zikloa Getarian itxi genuen. Portuan elkartu, eta Arrantzaleen Kofradia bisitatu genuen —arrain-enkante birtual batean izan ginen— eta Arrantza Arteen Museoa. Portuko ontzi batera ere igo ginen, barrutik ezagutzeko, eta, amaitzeko, herria ezagutu genuen turismo-gidari batekin.
ZarautzOn-ek Erik Aranburu zarauztar artista gazteak egindako litografia bat oparitzen die bere hizlariei. 2/15 alea Arantzazu Lizartzari eman zitzaion.
Bizitzaren amaiera bezalako gai sentikor bat poesiaz janzteko eta hain esaldi dotorez uztartzeko erakutsi zuen trebezia benetan bikaina izan zen.
Peter Thiel, 2002an: «Alexandro Handi bat behar dugu, Estatu Batuak murgilduta dauden korapilo gordiarra ebakiko duena. Eta presidente horrek ezin du presidente konbentzional bat izan, presidente konbentzional bat lotuegi baitago Estatu Batuetako Konstituzioaren egitura osoarekin.»