Getaria: arrantza zikloaren amaiera

Arrantzari eskainitako zikloaren amaiera

Arrantza jarduera tradizionala da Euskal Herrian: Autonomia Erkidegoko BPGaren eta enpleguaren % 1 inguru ematen du, eta itsasoko enplegu bakoitzak 3,5 enplegu inguru sortzen ditu lehorrean. Euskal arrantza-sektore erauzleak 299 ontziko flota du, 2.800 bat arrantzalerekin, eta harrapaketek 200.000 tona gainditzen dituzte.

Arrantzari eskainitako zikloaren azken jarduera gisa, ZarautzOn-ek bisita gidatua antolatu du maiatzaren 9an, larunbata, Getariara, arrantza-jardueran murgilduta bizi den herrira.

Arrantzaleen Kofradia bisitatuko dugu eta arrain-enkante birtual batean izango gara; ondoren, Arrantza Arteen Museoa ezagutuko dugu eta portuko arrantza-ontzi bat barrutik ikusiko dugu. Amaitzeko, herria ezagutuko dugu turismo-gidari batekin.

Hitzordua: 10:00etan, Getariako portuan, Itsas Etxe tabernaren aurrean.

Izena emateko: Juan Mari Iraola, 688 674 193 (iraola.jm@gmail.com), edo Jose Mari Larramendi, 606 966 395 (arrano06@yahoo.es).

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum