Kosmosetik Bizitzara. Zientziaren eta Artearen artean Carlos Briones eta Gustavo A. Schwartz
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
Elektrofisiologia bihotzaren elektrizitatearen inguruan aritzen den kardiologiaren atala da. Izan ere, bihotzak badu sistema elektriko espezifiko bat, eta hau bihotzaren funtzioamendu egokia bermatzen duen erritmoaren erantzulea da. Bihotzaren erritmoa asaldatzen denean, arritmiak agertzen dira. Arritmia hitzak erritmo normal eza adierazten du eta modu askotara sailka daitezke: azkarrak eta geldoak, onberak eta gaiztoak…
Arritmia mota bakoitzak bere tratamendu espezifikoa dauka. Batzuek ez dute tratamendurik behar, beste batzuk farmakoekin trata daitezke, eta beste batzuetan tratamendu inbaditzaileak behar izaten dira. Tratamendu inbaditzaile hauek bi talde handitan bereiz daitezke: ablazioak eta gailuen ezarpena. Hitzaldian arritmien tratamendurako gaur egun erabiltzen diren tratamendu inbaditzaileen inguruan hitzegingo dugu, nola sartzen garen bihotzera, nola ikusten dugun elektrizitatea barrutik, eta nola suntsitzen ditugun zoratzen diren zirkuitu elektrikoak.

2024, Otsailak 6a, Modelo Aretoan
Jarraian, hitzaldi osoaren bideoa eta podcasta.
Laburpena
Larraitzek konparazio oso argia erabiltzen du: bihotzak iturgintza (odola, balbulak) eta elektrizitatea (kableak, koadro elektrikoa) ditu. Elektrofisiologoak "etxeko elektrizistak" dira.
Arritmiak bi motatakoak izan daitezkeela azaltzen du:
Hau da hitzaldiaren zatirik teknikoena eta interesgarriena. Gaztañagak azaltzen du nola sartzen diren:
Markapasoetaz gain, DAI (Desfibriladore Automatiko Inplantagarria) gailuaz hitz egiten du. Hau "zaintzaile" bat bezalakoa da: bihotzak geldialdi bat edo arritmia hilgarri bat badu, gailuak txispazo bat ematen du barru-barrutik bizitza salbatzeko.
Prebentzioa eta Mezua
Hitzaldiaren amaieran, kardiologoak azpimarratzen du teknologia oso aurreratuta dagoela, baina garrantzitsuena dela jakitea noiz joan medikuarengana:

Larraitz Gaztañaga
Elorrion hazi eta bizi da, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu zen EHUn, eta ondoren Kardiologian espezializatu zen Basurtuko Unibertsitate Ospitalean. Egoiliar egoera amaitu zuenean, elektrofisiologiako azpi-espezializazioarekin hasi zen, urte betez Basurtun bertan eta beste urte batez Hospital of the University of Pennsylvanian, Estatu Batuetan. Handik berriro ere Basurtuko Ospitalera itzuli zen 2012an, eta ordutik han dihardu lanean, elektrofisiologia atalean. EHUko irakasle da 2012tik. 2017an doktoretza tesia aurkeztu zuen EHUn.
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
XII. edizioa
Data: 2026ko azaroaren 24a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo aretoa
Gonbidatu nagusia: Xabier Eizagirre, BasqueScout VFX-ren sortzailea
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736