Bihotzaren erritmoan dantzan Larraitz Gaztañaga

Bihotzaren erritmoa asaldatzen denean, arritmiak agertzen dira. Arritmia hitzak erritmo normal eza adierazten du...

Elektrofisiologia bihotzaren elektrizitatearen inguruan aritzen den kardiologiaren atala da. Izan ere, bihotzak badu sistema elektriko espezifiko bat, eta hau bihotzaren funtzioamendu egokia bermatzen duen erritmoaren erantzulea da. Bihotzaren erritmoa asaldatzen denean, arritmiak agertzen dira. Arritmia hitzak erritmo normal eza adierazten du eta modu askotara sailka daitezke: azkarrak eta geldoak, onberak eta gaiztoak…

Arritmia mota bakoitzak bere tratamendu espezifikoa dauka. Batzuek ez dute tratamendurik behar, beste batzuk farmakoekin trata daitezke, eta beste batzuetan tratamendu inbaditzaileak behar izaten dira. Tratamendu inbaditzaile hauek bi talde handitan bereiz daitezke: ablazioak eta gailuen ezarpena. Hitzaldian arritmien tratamendurako gaur egun erabiltzen diren tratamendu inbaditzaileen inguruan hitzegingo dugu, nola sartzen garen bihotzera, nola ikusten dugun elektrizitatea barrutik, eta nola suntsitzen ditugun zoratzen diren zirkuitu elektrikoak.

Bihotzaren erritmoan dantzan · argazkia 1

Larraitz Gaztañaga

Elorrion hazi eta bizi da, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu zen EHUn, eta ondoren Kardiologian espezializatu zen Basurtuko Unibertsitate Ospitalean. Egoiliar egoera amaitu zuenean, elektrofisiologiako azpi-espezializazioarekin hasi zen, urte betez Basurtun bertan eta beste urte batez Hospital of the University of Pennsylvanian, Estatu Batuetan. Handik berriro ere Basurtuko Ospitalera itzuli zen 2012an, eta ordutik han dihardu lanean, elektrofisiologia atalean. EHUko irakasle da 2012tik. 2017an doktoretza tesia aurkeztu zuen EHUn.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum