Elkano, euskaldunak eta munduaren lehen itzulia

Munduaren lehen itzulia ez zen Magallaesen eta Elkanoren kontua soilik izan: operazio multinazionala izan zen, eta euskaldunak ziren tripulatzaile-kopuruan bigarren komunitatea.

Martxoaren 5ean, asteartea, 19:30etan, Zarauzko Antoniano Aretoan, "Elkano, euskaldunak eta munduaren lehen itzulia" hitzaldia izango dugu, Daniel Zulaikarekin, Elkano Fundazioko Aholkulari Batzordeko kidearekin.

"Elkano, euskaldunak eta munduaren lehen itzulia" hitzaldiaren kartela, Daniel Zulaikarekin

Aurten munduaren lehen itzuliaren 500. urteurrena ospatzen dugu. Euskadiko ia herritar guztiok dakigu Juan Sebastian Elkano izan zela munduari bira eman zion lehena. Badakigu Getariakoa zela, baina agian ez gaude hain ziur han jaio zen ala ez. Ez denek dakite espedizioak hiru urte iraun zuela (1519-1522), bost ontzi eta 239 marinelekin abiatu zirela eta 19 baino ez zirela itzuli Elkanorekin Victoria ontzian. Batzuek badakite 31 izan zirela Sanlúcar de Barramedan ontziratu ziren euskaldunak, eta sei baino ez zirela bizirik itzuli.

Baina herrialde guztiek ez dute Elkano lurraren "zirkunnabigazioa" osatu zuen lehen gisa identifikatzen, eta are gutxiago egin zuen ekarpena aitortzen. Eta batzuek bakarrik ezagutzen dute "getaiar" horren bizitza eta lanbidea. Nola ontziratu zen Magallaesen espedizioan? Ia urte oso batean kateatuta egon ondoren, nola iritsi zen Victoria ontziko kapitaina izatera? Zein izan zen euskaldunen papera espedizioan? Nortzuk ziren? Nola gauzatu zuen bere lidergoa?

Hitzaldiaren haria euskal herritarrak dira: espedizioan parte hartu zutenak, haren antolaketan eta martxan jartzean esku hartu zutenak, eta baita herrialdea bera ere, komunitate eta kolektibo gisa, ordura arte osatutako historia guztiarekin. Bidaiaren deskribapen laburra egingo da, ontziratutako bizkaitar eta gipuzkoarren papera nabarmenduz. Juan Sebastian Elkanoren irudiari buruzko hausnarketa pertsonalarekin amaituko da.

Horri guztiari buruz hitz egiteko, Daniel Zulaika (Zarautz, 1951) izango dugu gurekin. Medikuntzan lizentziaduna eta doktorea da, eta Osakidetzan garatu du bere jarduera profesionala. Bere doktorego-tesia "Vida y obra del doctor Madinaveitia" izeneko ikerketa historikoko lana izan zen, eta bertan oñatiar mediku horren irudia berreskuratu zuen. Baina historiako gradua ere egin du Nafarroako Unibertsitateko Arte Liberalen Institutuan, eta 2018ko maiatzaren 2an amaitu zuen, "Los vascos y la primera vuelta al mundo" gradu amaierako lanarekin, aste gutxi barru argitaratuko dena. Gaur egun, Elkano Fundazioko Aholkulari Batzordeko kidea da; Eusko Jaurlaritzak eta beste erakunde batzuek gidatutako fundazioa, munduaren lehen itzuliaren 500. urteurrena gogoratzeko sortua.

Asteartea, martxoaren 5a, 19:30etan, Zarauzko Antoniano Aretoan.

Sarrera doakoa.

Daniel Zulaika (Zarautz, 1951) medikuntzan lizentziaduna eta doktorea da, eta Osakidetzan garatu du bere jarduera profesionala. Bere doktorego-tesia "Vida y obra del doctor Madinaveitia" izeneko ikerketa historikoko lana izan zen, eta bertan oñatiar mediku horren irudia berreskuratu zuen. Historiako gradua ere egin du Nafarroako Unibertsitateko Arte Liberalen Institutuan, eta 2018ko maiatzaren 2an amaitu zuen, "Los vascos y la primera vuelta al mundo" gradu amaierako lanarekin. Gaur egun, Elkano Fundazioko Aholkulari Batzordeko kidea da; Eusko Jaurlaritzak eta beste erakunde batzuek gidatutako fundazioa, munduaren lehen itzuliaren 500. urteurrena gogoratzeko sortua.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum