Kosmosetik Bizitzara. Zientziaren eta Artearen artean Carlos Briones eta Gustavo A. Schwartz
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
Oraingo honetan berdintasunaren gaia proposatzen dizue ZarautzOnek, gizonak gizarte eredu berri baten aurrean, Josetxu Riviere dugularik hizlari bezala, hain zirraragarri eta gaur egunekoa den gai honekin.
Denbora eta espazioak aldatzen duen generoa subjektiboa da. Sexua berriz objektiboa, unibertsala eta denbora gabekoa da.
S. Beauvoir: "Ez da emakume jaiotzen, ikasi egiten da". Bigarren sexua. Gizonezkoekin berdin gertatzen dela gehitzen diogu baieztapen honi. Ez da "Daukagun" zerbait, baizik eta "bere testuinguru soziokultural eta gizakion jardunean kokatzeko" dena.
Saiatuko gara matxismoari buruz ikasten, emakumeak gutxiago direla defendatzen duen pentsamenduari buruz. Ikasiko dugu sexismoaz, emakumea mespretxatu eta gutxiagotzen duen jarreraz. Berdintasunera iristeko, beharrezkoa da lehenbizi zuzentasunez jokatzea, emakumeak aktiboki txertatzeko neurriak martxan jartzea suposatzen duelarik. Eta beste kontzeptu batzuez ere arituko gara: feminismoa, androzentrismoa, patriarkatua, edo eme genitalak identitate, jarrera eta desioa erlazionatzen duen sexu sistemaz, hetero araua. Biolentzia ezberdinak diren sexista, matxista edo genero indarkeria, sexu banaketa lanean, edo segregazio mota ezberdinak dira hausnarketarako proposatzen dizkizuegun gaiak, ZarautzOn-en deialdi berri honetan.
Zerumugan berriz eskola heziketagarria, sexuen arteko estereotipoak deuseztatu asmoz. Gizontasun benetako iraultza mahai gainera datorkigu. Subjektu pribilegiatu bezala, eragin dituzten irain historikoei gizonek aurre egin behar diete. Erronka handi bat da! Gizon eta emakumeok eraiki dezagun gizarte berri bat.
Hizlaria: Josetxu Riviere.
Asteartea, martxoaren 6a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.
2018ko martxoaren 6an, asteartean, Zarauzko Antoniano Aretoan "Gizonak gizarte eredu berri baten aurrean" hitzaldia izan genuen, Josetxu Riviererekin, Gizonak Berdintasunaren alde sareko kidearekin.
1. Identitatea, estereotipoak eta genero-rolak
Riviere ingurunea nola sailkatzen duen abiapuntutzat hartu zuen: zer jarduera, objektu, espazio edo kolore hartzen diren emakumeei edo gizonei dagozkienen gisa, eta familiaren, inguruaren eta komunitatearen genero-sinesmenek nola eragiten duten sozializazioan. Bereizi zituen genero-estereotipoak —gizarte batean gizonek eta emakumeek nolakoak izan behar duten, nola jokatu, pentsatu eta sentitu behar duten zehazten duten eredu edo patroiak— eta genero-rolak.
2. Genero-harremanak eta androzentrismoa
R. W. Connell soziologoari jarraituz, gogorarazi zuen genero-harremanek ekoizpen-harremanak (generoaren arabera lan desberdinak esleituz) eta emakumeen eta gizonen arteko botere-harremanak osatzen dituztela, eta desioaren, emozioen eta sexu-praktiken eraikuntza sozialean ere badaudela. Androzentrismoan ere gelditu zen: Emakunderen definizioaren arabera, gizonen berezkoa eta bereizgarria unibertsoaren zentro eta giza espezie osoaren errealitate eta esperientziaren azterketa-parametro gisa hartzen du, eta gizateria gizonezkoarekin nahasten du.
3. Maskulinitateak eta "generoaren zaintza"
Gizon izatea zer den galdetu zuen, eta askotan ukapenez definitzen dela azaldu zuen: ez izatea emakume, ez izatea haur, ez izatea gay. Michael Kimmelen (1997) "generoaren zaintza" ideia jaso zuen: gizonek beren buruarekiko eta beste gizonekiko etengabe egiten duten kontrola, beren diskurtso eta praktikak "benetako gizon" eredu idealizatura bideratzeko. Gizonen sozializazioa unibertsala, oso eraginkorra, sari eta zigorrekin eta egituraz sexismoak zeharkatua dela aurkeztu zuen, eta dibidendu patriarkalari ere buruz hitz egin zuen.
4. Aldaketak, haustura eta erreakzioa
Azken hamarkadetako aldaketak errepasatu zituen: emakumeen ahalduntzea eta feminismoa aldaketa horien bultzatzaile gisa, eta horiek eragindako erreakzioak: posmatxismoa edo neomatxismoa, XXI. mendeko matxismoa.
5. Gizonen zeregina eta "maskulinitate berria"
Gizonen zeregina zein den eta aldaketa positiboaren adierazleak zein diren galdetu zuen, eta gizonek aldaketa horretan aliatu eta protagonista gisa izan beharreko konpromisoaz hitz egin zuen. Gizonok zer desikasi behar dugun galderarekin amaitu zuen, eta "maskulinitate berria" deitu zuenaren identitate-ezaugarriekin, aniztasunean oinarrituak.
Jarraian, hitzaldi osoaren bideoa eta podcasta.
Hona hemen ekitaldiaren argazki batzuk:

Josetxu Riviere Lehen Hezkuntzako Irakasle Eskolan diplomatua da, eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko Master bat burutu du EHU/UPVn. Zazpi urtetan Gasteizko Hikaateneo kultur taldearen koordinatzaileetako bat izan zen. 2007tik Emakunderen Gizonduz ekimenaren koordinazioan aritu da, gizon eta emakumeen berdintasunaren inguruan gizonen parte-hartzea sustatuz. Hainbat online ikastaroren koordinatzaile eta irakasle lanetan parte hartu du, baita maskulinitate eta berdintasunari buruz hezkuntza-materialak, ikus-entzunezkoak, txostenak eta artikuluak sortzen ere, bai bakarka bai talde lanean. Estatu espainiarrean dagoen Gizonak Berdintasunaren alde sareko partaide da, genero, berdintasuna eta maskulinitatearekin inplikatuta dauden gizonen arteko laguntza eta harreman sareak sortuz eta koordinatuz.
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
XII. edizioa
Data: 2026ko azaroaren 24a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo aretoa
Gonbidatu nagusia: Xabier Eizagirre, BasqueScout VFX-ren sortzailea
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736