Gizonak gizarte eredu berri baten aurrean Josetxu Riviere

Josetxu Rivierek gizonei maskulinitatea berrikustea proposatu zien: gizonen arteko "generoaren zaintza"-tik "maskulinitate berriaren" ezaugarrietara.
"Gizonak gizarte eredu berri baten aurrean" hitzaldiaren kartela, Josetxu Riviererekin

Oraingo honetan berdintasunaren gaia proposatzen dizue ZarautzOnek, gizonak gizarte eredu berri baten aurrean, Josetxu Riviere dugularik hizlari bezala, hain zirraragarri eta gaur egunekoa den gai honekin.

Denbora eta espazioak aldatzen duen generoa subjektiboa da. Sexua berriz objektiboa, unibertsala eta denbora gabekoa da.

S. Beauvoir: "Ez da emakume jaiotzen, ikasi egiten da". Bigarren sexua. Gizonezkoekin berdin gertatzen dela gehitzen diogu baieztapen honi. Ez da "Daukagun" zerbait, baizik eta "bere testuinguru soziokultural eta gizakion jardunean kokatzeko" dena.

Saiatuko gara matxismoari buruz ikasten, emakumeak gutxiago direla defendatzen duen pentsamenduari buruz. Ikasiko dugu sexismoaz, emakumea mespretxatu eta gutxiagotzen duen jarreraz. Berdintasunera iristeko, beharrezkoa da lehenbizi zuzentasunez jokatzea, emakumeak aktiboki txertatzeko neurriak martxan jartzea suposatzen duelarik. Eta beste kontzeptu batzuez ere arituko gara: feminismoa, androzentrismoa, patriarkatua, edo eme genitalak identitate, jarrera eta desioa erlazionatzen duen sexu sistemaz, hetero araua. Biolentzia ezberdinak diren sexista, matxista edo genero indarkeria, sexu banaketa lanean, edo segregazio mota ezberdinak dira hausnarketarako proposatzen dizkizuegun gaiak, ZarautzOn-en deialdi berri honetan.

Zerumugan berriz eskola heziketagarria, sexuen arteko estereotipoak deuseztatu asmoz. Gizontasun benetako iraultza mahai gainera datorkigu. Subjektu pribilegiatu bezala, eragin dituzten irain historikoei gizonek aurre egin behar diete. Erronka handi bat da! Gizon eta emakumeok eraiki dezagun gizarte berri bat.

Hizlaria: Josetxu Riviere.

Asteartea, martxoaren 6a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.

Josetxu Riviere Lehen Hezkuntzako Irakasle Eskolan diplomatua da, eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko Master bat burutu du EHU/UPVn. Zazpi urtetan Gasteizko Hikaateneo kultur taldearen koordinatzaileetako bat izan zen. 2007tik Emakunderen Gizonduz ekimenaren koordinazioan aritu da, gizon eta emakumeen berdintasunaren inguruan gizonen parte-hartzea sustatuz. Hainbat online ikastaroren koordinatzaile eta irakasle lanetan parte hartu du, baita maskulinitate eta berdintasunari buruz hezkuntza-materialak, ikus-entzunezkoak, txostenak eta artikuluak sortzen ere, bai bakarka bai talde lanean. Estatu espainiarrean dagoen Gizonak Berdintasunaren alde sareko partaide da, genero, berdintasuna eta maskulinitatearekin inplikatuta dauden gizonen arteko laguntza eta harreman sareak sortuz eta koordinatuz.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum