Makinen ikasketa gaitasun harrigarria Gorka Azkune

Gizakiontzat errazak diren zereginak (ikusmena, hizkuntza, objektuak manipulatzea) oso konplexuak dira programatzaileentzat eskuz kodetzeko.
Gorka Azkune: Makinen ikasketa gaitasun harrigarria hitzaldiaren kartela

Adimen artifizialean urte asko daramatzagu ikertzen, makinei adimena emateko helburuarekin. 50. eta 60. hamarkadetako ikerlariek makinak programatu nahi zituzten eskuz, gizakion ezagutza kodifikatuz eta arrazoiketa logikoak egitea ahalbidetuz. Bide hartan ikusi zen makinen adimena oso zurruna zela, gizakiok dugun eta gure munduak eskatzen duen malgutasunetik oso urrun.

Gaur egungo adimen artifizialaren iraultza ez da bide horretatik etorri. Azkenean ulertu dugu makinek beren kasa ikasi behar dutela gure pareko adimena izatera iristeko. Hitzaldi honetan ikusiko dugu makinek nola ikasten duten eta jada zer egiteko gai diren.

Hizlaria: Gorka Azkune.

Asteazkena, urriaren 4a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.

Gorka Azkune Informatikan Doktorea da eta Deustuko Unibertsitatean dabil lanean, bai ikerkuntzan zein irakaskuntzan. Bere ikerketa adimen artifizialaren esparruan kokatzen da, ikasketa automatikoa erabiliz sistema adimentsuak sortzeko. Gaur egun neurona sare sakonekin ari da ikerketan, gizakien portaera ulertuko duten sistema artifizialak garatuz. Zientzia dibulgazioan ere sartuta ibili da, hainbat blog, lehiaketa eta ekitaldietan parte hartuz.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum