Euskadi Zirkular bateruntz berrikuntza sortzen Lola Elejalde eta Oihana Blanco

Hondakina izaten jarraitu beharrean, baliabide edo lehengai bihurtzen da beste prozesu batzuetarako.
Lola Elejalde eta Oihana Blanco: Euskadi Zirkular bateruntz berrikuntza sortzen hitzaldiaren kartela

Berrikuntzaren Euskal Agentzia den Innobasqueren eskutik, "Ekonomia Zirkularra" ezagutzeko aukera izango dugu. Eusko Jaurlaritzak babestu eta Innobasquek bultzatutako ekimen honetan, gaur egun, 18 enpresa eta erakunde ari dira lanean. "Circular Basque"-ren fokoa euskal industrian jarria dago.

Zirkular eredua, enpresa eta lurraldeetako lehiakortasuna hobetzeko aukera paregabea bezala agertzen da, balioa baliabide finitoen kontsumotik banandu egiten den eredu sozioekonomikoa baita. Ekonomia linealarekin alderatuta, Ekonomia Zirkularra, bai diseinuz baita asmoz, berreskuratzailea da; hau da, ez duela hondakinik sortu nahi, ekidin ezin direnak eliminatuz.

Ekoizteko eta kontsumitzeko eran berrikuntza erradikal hau bertatik bertara ezagutzeko aukera ezin hobea dela pentsatzen dugu. 2015ean Frans Van Houtenek, Philipseko administrazio-kontseiluko presidenteak, aditzera eman zuenez: "Europarentzat aukera handi bat da Ekonomia Zirkularra, gaurko aniztasun ekonomikoa alda dezake eta une berean enplegua gehitu".

Bi emakume izango ditugu bidelagun hitzaldi honetan. Beraien eskutik aukera ezin hobea izango dugu Ekonomia Zirkularra zer den ezagutzeko, aldi berean euskal enpresetan martxan diren hainbat proiektu, "Circular Basque" ekimen honen barne.

Hizlariak: Lola Elejalde eta Oihana Blanco.

Asteartea, apirilaren 4a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.

Lola Elejalde, Innobasqueko Prospektiba eta Estrategia Zuzendaria. Industria ingeniaria Bilboko Ingeniari Eskolan, eta Frantziako Petrolio Institutuko ingeniaria. Erantzukizun-kargu ezberdinetan aritu da Galp España, Accenture eta LKS enpresetan, eta azken 8 urteetan Innobasquen aktualitate handiko lan-lerro ezberdinen arduraduna da.

Oihana Blanco, Innobasqueko proiektu-arduraduna. EHUn Ekonomian lizentziatua, kanpo merkataritzan eta nazioartekotzean, berrikuntzan sakondu du. Innobasquen, Berrikuntzaren Euskal Agentzian, arlo ezberdinetako proiektuak kudeatu ditu eta orain ekonomia zirkularraren proiektuaren arduraduna da.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum