Kosmosetik Bizitzara. Zientziaren eta Artearen artean Carlos Briones eta Gustavo A. Schwartz
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
Herrialde handi honetan aunitz Txina dira. Mundua eta jendearekiko harremanen kontzepzio oso ezberdina dute geurearekin alderatuz, oso kontuan eduki beharrekoa, zalantzarik gabe, izaera. Denboralditxo bat bertan bizi eta bertako hizkuntza jakitea izango genuke txinoak ezagutzeko modurik egokiena, baina gehienontzat ez denez posible, Vanessa Sánchez, ETBko kazetaria, izango dugu gurekin, korrespontsal lanetan eskarmentu handiko kazetaria. Bere hitzaldiaren bidez ezagutu nahiko genuke, egunkarietako ekonomia datuak eta beste zenbait pasadizoez haratago, Txina hurbilagoa, Txina humanoagoa.
Vanessak kontatzen digu bere korrespontsal lanean galduta sentitu zela Txinan, kultura oso ezberdina baita eta ez delako batere erraza bertan kokatzea, batez ere bertako hizkuntza ezagutzen ez denean, korrespontsal gehienei gertatzen zaien bezala zoritxarrez. Eta zerk hunkitzen du gehien Txinan? Berak dioenez, handitasunak, mogolloiak, biztanle kopurutik hasita, eraikinak edo kontaminazioa bera.
Txina gure enpresa askoren lehen merkatua dugu, merkatu sistema globalizatu honetan. Horretan datza herrialde hau hobeto ezagutzeko garrantzia eta batez ere bere jendea, XXI. mende hasiera honetan bizi dugun une ekonomiko eta teknologiko bidegurutzean.
Hizlaria: Vanessa Sánchez.
Asteartea, martxoaren 14a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.
2017ko martxoaren 14an, Zarauzko Antoniano Aretoan, Vanessa Sánchez kazetariak eta EITBko Pekingo ohiko berriemaileak "Txinako kronikak" hitzaldia eskaini zuen.
1. Sarrera eta Txinara iritsiera
Hizlariak azaldu zuen nola sortu zitzaion Pekinera joateko aukera 2014ko ekainean, EITBko erredakzioan mezu bat jaso zuenean, eta nola hartu zuen aurreko berriemailearen (Odei Rusiren) lekukoa 2015eko urtarrilean.
2. Pekingo errealitatea eta kontrasteak
Pekin munduko hiri handienetako bat da (21 milioi biztanle ofizial baino gehiago, eta erregistratu gabeko milioika lagun gehiago, landatik hirira bizitza hobearen bila etorritakoak). Hiriak modernoaren eta zaharraren arteko kontraste izugarriak erakusten ditu: auto elektrikoak eta luxuzkoak bizikleta tradizionalekin eta auzo zaharrekin nahasten dira.
3. Burokrazia, segurtasuna eta kontrola
Txinako erregimenaren ezaugarri burokratikoak aipatu zituen (prentsa-txartela lortzeko bide luzeak, orekak erakusteko argazkiak, etab.). Alde batetik, oso hiri segurua da kalean ibiltzeko, baina bestetik, zentsura eta estatuaren kontrola oso zorrotzak dira. VPN-ak erabiltzea nahitaezkoa da sare sozialetara edo debekatutako webguneetara sartzeko.
4. Kazetaritza-lana eta eguneroko bizitza
Bertako laguntzaile batekin, Xiaorekin, eta kameralari batekin, Rugger Vicenterekin, nola egiten zuen lan azaldu zuen. Gai sentikorrak lantzean zailtasunak izaten ziren, hala nola urtero Txinako Urte Berriaren aurretik egiten ziren protestak (soldatak kobratu ezin zituzten eraikuntzako langileenak).
5. Klima eta kutsadura
Pekingo kutsadura handia (Gobi basamortutik datorren hautsa eta ikatzaren erabilera) eta neguko egoera gogorrak izan zituen hizpide, baita gobernuak lehen aldiz deklaratutako alerta gorriak ere.
Jarraian, hitzaldi osoaren bideoa eta podcasta.
Hona hemen ekitaldiaren argazki batzuk:

Vanessa Sánchez, kazetaria. Arrasaten jaioa eta adopzioz gasteiztarra, Nafarroako Unibertsitatetik Kazetaritzan lizentziatua. Bidaien eta jendearen zale amorratua, 2000 eta 2006 artean EITBren korrespontsala izan zen Parisen eta 2015ean Txinan.
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
XII. edizioa
Data: 2026ko azaroaren 24a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo aretoa
Gonbidatu nagusia: Xabier Eizagirre, BasqueScout VFX-ren sortzailea
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736