Txinako kronikak Vanessa Sánchez

Alde batetik, oso hiri segurua da kalean ibiltzeko, baina bestetik, zentsura eta estatuaren kontrola oso zorrotzak dira.
Vanessa Sánchez: Txinako kronikak hitzaldiaren kartela

Herrialde handi honetan aunitz Txina dira. Mundua eta jendearekiko harremanen kontzepzio oso ezberdina dute geurearekin alderatuz, oso kontuan eduki beharrekoa, zalantzarik gabe, izaera. Denboralditxo bat bertan bizi eta bertako hizkuntza jakitea izango genuke txinoak ezagutzeko modurik egokiena, baina gehienontzat ez denez posible, Vanessa Sánchez, ETBko kazetaria, izango dugu gurekin, korrespontsal lanetan eskarmentu handiko kazetaria. Bere hitzaldiaren bidez ezagutu nahiko genuke, egunkarietako ekonomia datuak eta beste zenbait pasadizoez haratago, Txina hurbilagoa, Txina humanoagoa.

Vanessak kontatzen digu bere korrespontsal lanean galduta sentitu zela Txinan, kultura oso ezberdina baita eta ez delako batere erraza bertan kokatzea, batez ere bertako hizkuntza ezagutzen ez denean, korrespontsal gehienei gertatzen zaien bezala zoritxarrez. Eta zerk hunkitzen du gehien Txinan? Berak dioenez, handitasunak, mogolloiak, biztanle kopurutik hasita, eraikinak edo kontaminazioa bera.

Txina gure enpresa askoren lehen merkatua dugu, merkatu sistema globalizatu honetan. Horretan datza herrialde hau hobeto ezagutzeko garrantzia eta batez ere bere jendea, XXI. mende hasiera honetan bizi dugun une ekonomiko eta teknologiko bidegurutzean.

Hizlaria: Vanessa Sánchez.

Asteartea, martxoaren 14a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.

Vanessa Sánchez, kazetaria. Arrasaten jaioa eta adopzioz gasteiztarra, Nafarroako Unibertsitatetik Kazetaritzan lizentziatua. Bidaien eta jendearen zale amorratua, 2000 eta 2006 artean EITBren korrespontsala izan zen Parisen eta 2015ean Txinan.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum