Bioteknologia, nekazaritza eta jasangarritasuna Mertxe de Renobales

Munduko biztanleriaren hazkundea eta hiri-garapena kontuan hartuta, ezinbestekoa da tresna teknologiko guztiak (agroekologia eta bioteknologia batera) erabiltzea elikadura bermatze aldera, betiere onurak herritar guztien eta herrialde garatu zein garatugabeen onerako direla ziurtatuz.
Mertxe de Renobales: Bioteknologia, nekazaritza eta jasangarritasuna hitzaldiaren kartela

Medikuntzari ezarritako bioteknologia gehienok arazorik gabe onartzen dugu, baina gure elikagaiei ezarritako hobekuntza bioteknologikoa ez dugu hain erraz onartzen. Laboreen hobekuntza genetikoaren ikuspuntu zabal batetik abiatuta, labore transgenikoa zer den saiatuko gara adierazten. Nekazaritza jasangarriaren ikuspuntutik aztertuko dugu labore transgenikoen eragina gizaki eta ingurumenean, gaur egun, gai honetaz gizartean dugun eztabaidan iritzi bat osatzeko datu sorta xume bat izan dezagun.

Gure hizlariak, laborantza ekologikoari buruz zera argitzen digu, lurgunea asko hobetzen duela zalantzarik gabe, benetan onuragarria alde onetatik baina etekina % 30 gutxiago izan daitekeela nekazaritza tradizionalarekin alderatuz. Honek esan nahi du lursail gehigarri hori beharko genukeela ekoizpen berbera lortzeko. Eta oso konplikatua zaigu jakitea nondik atera behar dugun lursail estra hori. Deforestazioa ez da soluzio ekologikoa ez eta jasangarria. Guzti honetaz hitz egingo dugu datorren asteazkenean Zarauzko Antoniano Aretoan.

Hizlaria: Mertxe de Renobales.

Asteazkena, maiatzaren 3a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.

Mertxe de Renobales Scheifler, Biokimikako katedraduna (EHU). Bilbon jaioa, 1948an; Zientzia Kimikoetan lizentziatua (Bilboko Unibertsitatea, 1975) eta Biokimikan doktorea (Nevadako Unibertsitatea, Reno, 1979). Ikertzaile eta irakasle aritu zen 13 urtez Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan. Euskal Herrira itzultzean, Inasmet Fundazioko Bioteknologia saileko arduradun aritu zen bi urtez. Ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko Biokimika katedradun gisa hasi zen. Laurogei argitalpen zientifikotik gora islatzen da bere ikerketa lana, orokorrean lipidoei buruz.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum