Zarautzen Zientziaz Blai 2026
XII. edizioa
Data: 2026ko azaroaren 24a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo aretoa
Gonbidatu nagusia: Xabier Eizagirre, BasqueScout VFX-ren sortzailea
“Del Cosmos a la Vida. Un diálogo entre ciencia y arte” (Plaza & Janés) CSICeko ikertzaile eta zientzia-dibulgatzaile Carlos Brionesen (Astrobiologia Zentroa, CSIC-INTA) liburu berria da. Abenduaren 2an, asteazkena, aurkeztuko du Gustavo A. Schwartzekin solasean —Centro de Física de Materialeseko (CSIC-UPV/EHU) ikertzaile eta dibulgatzailea—, 13.800 milioi urteko bidaia batean: Big Bang eta gure orainaren artean igarotakoak, giza etorkizun ziurgabera ere proiektatuko den ibilbide batean.
Liburuaren originaltasun handia da, ibilitako bide luzean dauden mugarri nagusiak deskribatzeko, 125 artelan konbinatzen dituela (haitzuloetako pinturetatik egile garaikideen koadroetaraino) beste hainbeste testu laburrekin (deskribapen zientifikoaren eta iradokizun poetikoaren erdibidean). Emaitza Kosmosaren historiaren eta bilakaera biologikoaren irakurketa berritzailea da, zientziaren, artearen eta humanitateen arteko elkarrizketaren bidez eraikia. Horrela, datuak eta metaforak, arrazoia eta emozioa txirikordatuz, lan honek gure existentziari buruzko galdera handiak aztertzen ditu.
Gainera, Valerio Roccok, filosofo eta Arte Ederren Zirkuluko zuzendariak, adierazi duenez: “Lan hau arma boteretsua da gero eta zatikatuagoa eta berekoiagoa den gizateriaren harrokeriaren aurka. Bere orrialdeetan zehar, Kosmosaren eta bizitzaren historiak jokabide etiko, solidario eta jasangarria eskatzen digu.”
Liburuarekin batera doazen esaldietako batzuk:
“Bizipenik ederrena misterioa da: hori da benetako arte eta zientzia guztien iturria.”
Albert Einstein
“Batzuetan, metaforek natura hobeto azaltzen dute ekuazioek baino.”
Roald Hoffmann
“Ez dakit ezer ziur, baina izarren ikuskerak ametsarazi egiten dit.”
Vincent van Gogh
“Bizitza prozesu fisiko bat da, materia gainean zaldiz doana olatu bitxi eta geldo baten gisan. Kaos kontrolatu eta artistikoa da, erreakzio kimiko multzo ikaragarri konplexu bat.”
Lynn Margulis
Ni Ángel González izan nadin, nire izateak lur gainean pisua izan dezan, beharrezkoa izan zen espazio zabal bat
eta denbora luze bat.
Ángel González
Hizlariak: Carlos Briones eta Gustavo A. Schwartz.
Abenduaren 2an, asteazkena, arratsaldeko 7etan Zarauzko Modelo Aretoan. Sarrera doan.

Carlos Briones CSICeko ikertzaile zientifikoa, zientzia-dibulgatzailea eta idazlea da. Biokimikan eta Biologia Molekularrean doktorea, Astrobiologia Zentroan (CSIC-INTA, NASA Astrobiology Programari atxikia) talde bat zuzentzen du, bizitzaren jatorriari eta eboluzioari buruz lan egiten duena.
Esperientzia handia du zientzia-dibulgazioan, hizlari, ekitaldi-antolatzaile eta komunikabideetako kolaboratzaile gisa. Ed. Critican hainbat liburu idatzi ditu, besteak beste “Orígenes. El universo, la vida, los humanos” (2015, egilekidetzan), “¿Estamos solos? En busca de otras vidas en el Cosmos” (2020) eta “A bordo de tu curiosidad. Un viaje por las preguntas y retos de la ciencia actual” (2024), Espainian eta Latinoamerikan 20 edizio baino gehiagorekin. Berriki, Ed. Plaza & Janésekin argitaratu du “Del Cosmos a la Vida. Un diálogo entre ciencia y arte” bere lana. Sari ugari jaso ditu, hala nola Dibulgazioko liburu onenaren Prisma saria (2016), Ikerketako Alumni UAM (2024), Zientziaren Zabalkundeko COSCE (2024) eta CSIC – Fundación BBVA Komunikazio Zientifikoko saria (2026).
Literatura arloan, Hiperión Poesia Saria jaso zuen (1993) “De donde estás ausente” liburuagatik, eta poema-liburu eta kontakizun gehiago argitaratu ditu. Hirugarren Kulturaren aldeko defentsa irmoa eginez, zientzia, humanitateak eta arteak uztartzen dituzten jarduerak egiten ditu erregularki.

Gustavo A. Schwartz (Buenos Aires, 1966) fisikaria, idazlea eta zientzia-dibulgatzailea da. Fisikan doktorea Buenos Airesko Unibertsitatean (2001), Chalmers University of Technology-n (Goteborg, Suedia) doktoretza ondoko egonaldi bat egin ondoren, Donostia International Physics Center-en (DIPC) hasi zen lanean, Donostian. 2008tik CSICeko zientzialari titularra da Materialen Fisika Zentroan (CSIC-UPV/EHU), non polimeroen eta material bigunen fisika ikertzen duen, eta hirurogei artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu.
2010ean DIPCeko Mestizajes Programa sortu zuen, zeinak zientziaren, artearen, literaturaren eta humanitateen arteko mugak aztertzen dituen, eta egoitzan dauden idazleen programa bat ere barne hartzen duen. “#Nodos” (2017) obra kolektiboa koeditatu du, Luisa Etxenikerekin batera “La entrevista” (2013) antzezlana idatzi du, eta “El otro lado” (2012) ipuin-liburua eta “Creativium” (2019) fotoliburua argitaratu ditu. 2005ean “La filtración” lanarekin Kimetz Kontakizun Lehiaketaren XI. edizioko lehen saria lortu zuen.
XII. edizioa
Data: 2026ko azaroaren 24a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo aretoa
Gonbidatu nagusia: Xabier Eizagirre, BasqueScout VFX-ren sortzailea
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736