Arditurri eta Soinuenea: erromatarren meatzaritza eta euskal musika

Erromatarren meatze-teknologia eta euskal herri-musikaren etnografia Oiartzunen

Arditurriko meategiak, Oiartzun

ARDITURRI ETA SOINUENEARA BISITA GIDATUA (OIARTZUN)

Erromatarren meatze-teknologia eta euskal musikaren etnografia

Larunbatean, maiatzaren 20an, ZarautzOn-ek bisita gidatua antolatu du Oiartzunera: Arditurriko meategiak eta Soinuenea.

Arditurri meatze-gunea

Erabateko meatze-paisaia eskaintzen du: oraindik ikusgai daude zerura irekitako harrobiak, esterilen zabortegiak, plano inklinatuak eta lur-berdinketak, meatze-sarrerak, ustiapen garaiko eraikinak, eta baita garai batean minerala Pasaiako portura eramateko erabiltzen zen trenbide zaharraren bidea ere, gaur egun bidegorri bihurtua. Lur azpian, berriz, gizakiaren eragina handiagoa da: hainbat kilometro galeria daude bertan, meatze-lanerako eta erauzketarako gune ezberdinen sarea osatuz.

Duela 2.000 urtetik ia etenik gabe ustiatu diren meazulo bakanetakoak dira Arditurrikoak. Orain, ia 20 urtez utzita egon den ingurua berreskuratu da, Real Compañía Asturiana de Minas enpresak 1984an meategien ustiapena bertan behera utzi zuenetik.

Arditurri

Arditurriko meategiko galeria

Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa

Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa · Oiartzun

Erakusketa egituratzeko, musika-tresnen bildumako 400 ale baino gehiago erabili dira, eta biltegian 600 baino gehiago daude sailkatuta. Azken horiek ikertzaileek azter ditzakete.

Erakusketan mundu osoko musika-tresnak eta jostailuak daude, eta soinuaren jatorriaren arabera sailkatu dira, hau da, soinua sortzeko sistemaren arabera. Hori guztia osatzeko, ikusgai dauden tresnen argazkiak daude, bai multzoka, bai banaka.

Musika-tresnen erakusleihoak Soinuenean

Agenda

  • 9:15: Irteera, Frantziskotarren aurreko autobus-geltokian.
  • 10:00-11:15: Bisita gidatua Arditurrin barrena.
  • 11:30-12:45: Bisita gidatua Soinuenea erakustokira.
  • 12:45-13:20: Pintxoa eta solasaldia.
  • 13:20: Zarautzerantz itzuliko gara.
  • 14:00: Zarautzera iritsiko gara.
Hitzaldiak

«Mundu-menderatzearen ideologia»

Peter Thiel, 2002an: «Alexandro Handi bat behar dugu, Estatu Batuak murgilduta dauden korapilo gordiarra ebakiko duena. Eta presidente horrek ezin du presidente konbentzional bat izan, presidente konbentzional bat lotuegi baitago Estatu Batuetako Konstituzioaren egitura osoarekin.»

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum