«Kontzientzia»: ZarautzOn-en oroigarria hizlarientzat
ZarautzOn-ek Erik Aranburu zarauztar artista gazteak egindako litografia bat oparitzen die bere hizlariei. 2/15 alea Arantzazu Lizartzari eman zitzaion.

ARDITURRI ETA SOINUENEARA BISITA GIDATUA (OIARTZUN)
Erromatarren meatze-teknologia eta euskal musikaren etnografia
Larunbatean, maiatzaren 20an, ZarautzOn-ek bisita gidatua antolatu du Oiartzunera: Arditurriko meategiak eta Soinuenea.
Erabateko meatze-paisaia eskaintzen du: oraindik ikusgai daude zerura irekitako harrobiak, esterilen zabortegiak, plano inklinatuak eta lur-berdinketak, meatze-sarrerak, ustiapen garaiko eraikinak, eta baita garai batean minerala Pasaiako portura eramateko erabiltzen zen trenbide zaharraren bidea ere, gaur egun bidegorri bihurtua. Lur azpian, berriz, gizakiaren eragina handiagoa da: hainbat kilometro galeria daude bertan, meatze-lanerako eta erauzketarako gune ezberdinen sarea osatuz.
Duela 2.000 urtetik ia etenik gabe ustiatu diren meazulo bakanetakoak dira Arditurrikoak. Orain, ia 20 urtez utzita egon den ingurua berreskuratu da, Real Compañía Asturiana de Minas enpresak 1984an meategien ustiapena bertan behera utzi zuenetik.



Erakusketa egituratzeko, musika-tresnen bildumako 400 ale baino gehiago erabili dira, eta biltegian 600 baino gehiago daude sailkatuta. Azken horiek ikertzaileek azter ditzakete.
Erakusketan mundu osoko musika-tresnak eta jostailuak daude, eta soinuaren jatorriaren arabera sailkatu dira, hau da, soinua sortzeko sistemaren arabera. Hori guztia osatzeko, ikusgai dauden tresnen argazkiak daude, bai multzoka, bai banaka.

2017ko maiatzaren 20an, larunbata, Oiartzunen Arditurriko meatze-gunea bisitatu genuen; ia etenik gabe ustiatu zen 2.000 urtez, erromatarren garaitik 1984ra arte. Gidariarekin, haren galeriak eta Aiako Harria Parke Naturalaren inguruko meatze-paisaia ezagutu genituen.
Ondoren, Soinuenea bisitatu genuen, Herri Musikaren Txokoa: Euskal Herriko eta mundu osoko herri-musika tresnen bilduma, soinua sortzeko moduaren arabera sailkatuta. Goiza pintxo eta solasaldi batekin amaitu genuen, Zarautzera itzuli aurretik.

ZarautzOn-ek Erik Aranburu zarauztar artista gazteak egindako litografia bat oparitzen die bere hizlariei. 2/15 alea Arantzazu Lizartzari eman zitzaion.
Bizitzaren amaiera bezalako gai sentikor bat poesiaz janzteko eta hain esaldi dotorez uztartzeko erakutsi zuen trebezia benetan bikaina izan zen.
Peter Thiel, 2002an: «Alexandro Handi bat behar dugu, Estatu Batuak murgilduta dauden korapilo gordiarra ebakiko duena. Eta presidente horrek ezin du presidente konbentzional bat izan, presidente konbentzional bat lotuegi baitago Estatu Batuetako Konstituzioaren egitura osoarekin.»