Jakindariren 2. topaketan hartu zuen parte ZarautzOn-ek
Urriaren 21ean, 80 entitatetik gorako pertsonak bildu ziren Miñaon (Gasteiz), partekatzeko, ikasteko eta elkarlanean aritzeko, gizartean eragin handiagoa sortzeko.


Alakrana: eguneroko bizitza XXI. mendeko arrantza-ontzi batean.
Alakrana atunketari arrantza-ontzi izozkailua dugu, Echebastar Fleet S.L. enpresarena, bere erregistro portua Bermeo da eta 2005ean egin zuten Murueta ontziolan. Luzera 103 m ditu eta 15,4 m zabalera. Alakrana tristeki famatu egin zen, 2009ko urriaren 3an bahitua izan baitzen, Somaliatik hainbat miliatara lanean ari zirela. Nolanahi ere, Atalanta Operaziotik urrun, batzuen ustez nazioarteko uretan eta beste batzuen iritziz somaliar uretan. 47 egunen ondoren askatuak izan ziren milioi batzuen ordainketa eta gero. Guzti honen ondorioz Espainiako legea aldatua izan zen, itsasontzietan zaindariei 12,70 mm-ko armen erabilera baimenduz.
Hala ere gure jakin nahia beste bat izango da, dokumentalaren bitartez, arrantza-ontziko eguneroko bizitza ezagutzea, punta puntako berrikuntzez hornitutako ontzi moderno bat ezagutzeko aukera, EITBko kazetari den Ibon Gaztañazpiren eskutik, beraiekin egin baitzuen marea bat 27 egunez.
Alakrana Bermeon (Bizkaia) erregistratutako atun-ontzi izoztailea da, Echebastar Fleet S.L. enpresarena, eta Murueta Ontziola S.A.k eraiki zuen 2005ean. 103 m-ko luzera eta 15,4 m-ko zabalera ditu. Zoritxarrez, Alakrana famatu egin zen 2009ko urriaren 3an piratek bahitu zutelako, Somaliaren hegoaldeko kostaldetik milia askotara. Nolanahi ere, ontzia Atalanta Operazioak babestutako eremutik urrun ari zen arrantzan, nazioarteko uretako segurtasun-eremuaren barruan, iturri batzuen arabera, eta Somaliako uretan, beste batzuen arabera. 47 egun bahituta egon ondoren, Alakrana askatu zuten, hainbat milioi dolarreko erreskatea ordaindu ostean. Bahiketaren ondorioz, Espainiako legea aldatu zen, Espainiako bandera duten ontzietako segurtasun-zainek 12,70 mm-ra arteko armak erabil ditzaten.
Horrez gain, dokumentalean zehar gertutik ezagutu genuen horrelako arrantza-ontzi modernoetako egunerokoa, berrikuntzaren harribitxi benetakoak, EITBko kazetari Ibon Gaztañazpiren eskutik, Dani Pellow kameralariarekin batera esperientzia horretan enbarkatu zena, dokumentala egiteko 27 egunez.
Urriaren 21ean, 80 entitatetik gorako pertsonak bildu ziren Miñaon (Gasteiz), partekatzeko, ikasteko eta elkarlanean aritzeko, gizartean eragin handiagoa sortzeko.
Azaroaren 3an, asteartea, 19:00etan, Zarauzko Modelo Aretoan: Andoni Egaña eta Eli Pagola bertsolariek bertsoa eta errima jarriko diete ikertzaileek proposatutako zientzia gaiei.
ZarautzOn-ek Erik Aranburu zarauztar artista gazteak egindako litografia bat oparitzen die bere hizlariei. 2/15 alea Arantzazu Lizartzari eman zitzaion.