ALAKRANA Ibon Gaztañazpiren eskutik

Alakrana atun-arrantzontzi izozkailuko eguneroko bizitza ezagutzeko dokumentala, EITBko Ibon Gaztañazpiren eskutik.

Asteartea ON: "Alakrana" dokumentalaren emanaldiaren kartela, Ibon Gaztañazpirekin, apirilaren 28a, Antoniano Aretoa

"Alakrana" dokumentaleko fotograma

Alakrana: eguneroko bizitza XXI. mendeko arrantza-ontzi batean.

Alakrana atunketari arrantza-ontzi izozkailua dugu, Echebastar Fleet S.L. enpresarena, bere erregistro portua Bermeo da eta 2005ean egin zuten Murueta ontziolan. Luzera 103 m ditu eta 15,4 m zabalera. Alakrana tristeki famatu egin zen, 2009ko urriaren 3an bahitua izan baitzen, Somaliatik hainbat miliatara lanean ari zirela. Nolanahi ere, Atalanta Operaziotik urrun, batzuen ustez nazioarteko uretan eta beste batzuen iritziz somaliar uretan. 47 egunen ondoren askatuak izan ziren milioi batzuen ordainketa eta gero. Guzti honen ondorioz Espainiako legea aldatua izan zen, itsasontzietan zaindariei 12,70 mm-ko armen erabilera baimenduz.

Hala ere gure jakin nahia beste bat izango da, dokumentalaren bitartez, arrantza-ontziko eguneroko bizitza ezagutzea, punta puntako berrikuntzez hornitutako ontzi moderno bat ezagutzeko aukera, EITBko kazetari den Ibon Gaztañazpiren eskutik, beraiekin egin baitzuen marea bat 27 egunez.

Apirilaren 28a, asteartea, Antoniano Aretoan.

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum