Zainketa aringarriak Lehen Arretan: zer jarri behar da erdigunean?
- Hizlaria: Arantzazu Lizartza Saizar (Familia eta Komunitate medikua, Osakidetza)
- Data: urriak 6, asteartea
- Ordua: 19:00
- Lekua: Modelo Aretoa (Zarautz)

AIZARNAKO MEATEGIETARA BISITA GIDATUA
ZarautzOn-ek Aizarnako meategietara bisita gidatua antolatu du datorren larunbatean, irailaren 22an.
Aitziber Gorrotxategi historiagilearen laguntza izango dugu, «Meatzaritza nekazari-herri batean» liburuaren egilea.

Aitziber Gorrotxategi eta Ion Egiguren Katre meatzeko kargalekuan (2019). Argazkia: Lobo Altuna.
«Luisito», «Petra», «Garestia», «Cuarta»… hamabi meatze zeuden Aizarnan XIX. mendearen erdialdean. Ertxina eta San Pelaio mendietan kokatuta zeuden. Meatze bakoitzean 30 bat langile.
Nortzuk ziren langileak? Zergatik hainbeste meatze? Zertarako lignito-meatze horiek? Nola atera eta garraiatzen zuten Arroa eta Zumaiaraino?
Zer da «Ilargiesnea» (moon-milk)? Eta «iraulika» zer da eta nola ekoizten da? Gainera, gazte askok soldaduzka lan horretan zihardutela bete ohi zuten. Nolatan hori?
Goiz honetan Jose Mari Izaga eta Karmelo Urdangarin izango ditugu gurekin, Oficios tradicionales izenburupean argitaratu zuten liburuaren egileak.

Hauek denak azalduko dituen bisita gidatura etortzera gonbidatzen zaituztegu.
2018ko irailaren 22an, larunbata, Aizarnako lignito-meatzeak bisitatu genituen, Aitziber Gorrotxategi historiagilearen eskutik. Aizarnako meatze-aho batean hasi ginen, eta han ilargiesnea (moon-milk) ikusi genuen. Ondoren, San Pelaio mendiko meatzeetan ibili ginen, lignitoa nola ateratzen eta garraiatzen zen eta nortzuk ziren langileak ezagutuz.
Jose Mari Izagarekin, Oficios tradicionales liburuaren egilekidearekin, hamaiketakoa eta solasaldia egin genituen Anbu landetxean, goizari amaiera emateko.

Aizarnako (Zestoa) meatzariak, 1915. Axun Iruretak utzitako argazkia.
Gehiago jakiteko: La memoria del carbón se difumina en Aizarna (Nerea Azurmendi, Diario Vasco, 2019), Danbolin aldizkarian jasoa.
Peter Thiel, 2002an: «Alexandro Handi bat behar dugu, Estatu Batuak murgilduta dauden korapilo gordiarra ebakiko duena. Eta presidente horrek ezin du presidente konbentzional bat izan, presidente konbentzional bat lotuegi baitago Estatu Batuetako Konstituzioaren egitura osoarekin.»
Erakusketa ibiltaria jarduera osagarri ugarirekin osatzen da, Jakindariko erakundeen inplikazioari esker.