Kapsula Kuantikoa
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736
Abenduaren 1eko asteartean, gure ohiko areto birtualetan, "Arakatzeko aplikazioak versus pribatutasuna" hitzaldia izango dugu, Urko Zurutuzaren parte-hartzearekin.

ZarautzOn-ek hitzaldi berri bat antolatu du gaurkotasun handiko gai bati buruz, hots, COVID-19 pandemiaren hedapenaren aurkako borrokan laguntzeko tresna gisa sortu berri diren miaketa-aplikazioei buruz.
Urko Zurutuza ingeniari informatikoa, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan doktorea, Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta Datuen Analisiaren eta Zibersegurtasunaren aditua da, eta bere eskutik, COVID-19 miaketa-aplikazioa zer den eta zer suposatzen duen erabiltzea, hura martxan jartzearekin batera sortu zen polemika ezagutzeko aukera izango dugu.
Urko Zurutuzak beste ehun akademikorekin batera, irailean, manifestu bat sinatu zuen COVID Radarraren aplikazioari buruzko gardentasuna eta informazioa eskatzeko. Manifestu horretan, bai kodea bai aplikazioari buruzko dokumentazioa irekita egotea eskatzen zuten, eta hala izan zen azkenean, beraz aurrerapauso handia da. Zientzialariek eta gizarte zibilak tresna horren indarguneak eta ahulguneak identifikatzeko "behar den azterketa egiteko gaitasuna izatea" zen salaketaren helburua, etorkizunean kutsatzeak geldiarazteko funtsezkoa izango baita.
Aplikazioa gure telefonoetan instalatzen den app bat da, eta modu anonimoan jakinarazten dizu Bluetooth teknologia erabiliz, azken 14 egunetan kutsatu den pertsona batekin izan duzun kontaktuaren berri. Ia 3 hilabete igaro dira zirkulazioan jarri zutenetik, eta oso gutxi erabiltzen da: ezjakintasuna, mesfidantza?, miaketa-lana birusaren hedapena geldiarazteko ezinbestekoa dela entzuten dugun bitartean.
Aplikazio horri buruz, zehazki, norenak diren datuak, non gordetzen diren eta arakatzeko aplikazioek, oro har, herritarrentzat zer suposatzen duten eta pribatutasuna zer den jakiteko eta partekatzeko aukera izango dugu.
2020ko abenduaren 1ean, asteartea, gure ohiko areto birtualetan, "Arakatzeko aplikazioak versus pribatutasuna" hitzaldia izan genuen, Urko Zurutuzarekin, Mondragon Unibertsitateko irakaslearekin eta Datuen Analisiaren eta Zibersegurtasunaren adituarekin. Saioan Urko Zurutuzarekin batera izan ziren Natalia Vahl, ZarautzOn-eko lehendakariordea, eta Ane Bustinduy, Zuzendaritza Batzordeko kidea.

Urko Zurutuza ingeniari informatikoa, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan doktorea, Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta Datuen Analisiaren eta Zibersegurtasunaren aditua da.
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736
XII. edizioa
Data: 2026ko azaroaren 24a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo aretoa
Gonbidatu nagusia: Xabier Eizagirre, BasqueScout VFX-ren sortzailea