Bitcoin: iraultza ala burbuila?

Ibai Gesalagak defendatu zuen Bitcoin ez dela enpresa bat ezta finantza-produktu bat ere, internet-protokolo bat baizik: diruaren forma berri bat, bitartekaririk eta mugarik gabea.
"Bitcoin: iraultza ala burbuila?" hitzaldiaren kartela, Ibai Gesalagarekin

Otsailaren 13an, asteartea, 19:30ean, Zarauzko Antoniano Aretoan, "Bitcoin: iraultza ala burbuila?" hitzaldia izango dugu, Ibai Gesalagarekin, finantza pertsonalen entrenatzailearekin.

Bitcoinak Blockchain teknologia du oinarri. Blockchaina kontuak eramateko liburu handi bat bezala da. Bertan sarrera guztiak elkarlotuta eta zifratuta daude transakzioen segurtasuna eta pribatutasuna gordetzeko asmoz. Hau guztia milaka ordenagailuz osatutako sare batek kontrolatzen du, eta horrela erabiltzaileak datu guztiak leku batean soilik zentralizatuta ez daudenaren ziurtasuna izango du. Beste modu batera esanda, mundu guztian sakabanatuta dagoen datu base seguru bat da (zifratuaren ondorioz) edozein motatako transakzioak gauzatzeko.

Transakzio ekonomikoak egiteko jaio zen Bitcoina. Honekin, gure salerosketek ez dute banketxe baten onespena behar izango transakzioaren dirua ontzat emateko. Horrela, prozesuaren kontrola erabiltzailearena izango da eta ez banketxearena. Sistema hau erabiltzeak konfiantza sistema informatiko matematiko eta enkriptatu bati emango dio, eragiketari neutraltasuna eta egiazkotasuna emango diolarik.

Zer da Bitcoina?
Kriptomoneta bat da, deszentralizatua eta kode irekikoa. Ez du inongo gobernuk ez eta enpresak sortu ez eta kontrolatzen ere.

Nola funtzionatzen du?
Kontu-liburu ireki bat bezala, non egiten diren transakzio guztiak publikoak diren.

Nola eskura daitezke Bitcoinak?
"Exchange" kontu bat irekiz (kanbio etxe batean), transferentzia bitartez edo kreditu txartela erabiliz. Produktu zein zerbitzuak salduz ere eskura daitezke, baita norbaiti zuzenean erosketa bat eginez.

Zeren baitan dago Bitcoinaren prezioa?
Eskaintza eta eskariaren menpe dago, burtsako akzioen moduan.

Bitcoina burbuila bat al da?
Oso teknologia berria denez merkatuak bere balioa aurkitu behar du, horregatik oso izaera aldakorra du. Egundaino igoera eta jaitsiera nabarmenak izan ditu eta horrela jarraituko du bere merkatuko balioa topatu eta egonkortu arte. Oso prezio handia izan dezake, jendeak erabiltzen badu edo baita zero ere, inork ez badu erabiltzen.

Ba al da beste kriptomonetarik?
Egun milatik gora dira, baina gutxi Bitcoinaren parean jartzeko modukoak, askoz ere zentralizatuagoak direlako eta hauetako askok beste funtzio batzuk dituztelako. Moneta asko startup-entzat finantziazio modu bat dira. Hauetako gehienak bost urte barru desagertuko dira, baina berriak ere azalduko dira, Interneteko enpresekin gertatu zen bezala.

Otsailaren 13an, asteartea, 19:30ean, Zarauzko Antoniano Aretoan.

Sarrera doakoa.

Ibai Gesalaga, zarauztarra, grafiko diseinatzailea eta argazkilaria izan zen urte askotan, eta finantza pertsonaletako entrenatzaile bilakatu zen, finantza- eta askatasun pertsonal handiagoaren bila. Otzarreta-n grafiko diseinatzaile egin zuen lan, freelance argazkilari eta produkzio-arduradun Donostiako Adhoc eta Arista publizitate-agentzietan. Gero Gesalaga Precocinados-en publizitate-arduradun izan zen, eta freelance eta ekintzaile hobea izateko bidea egin nahi izan zuen. Bi urte daramatza finantza pertsonalen munduan murgilduta.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum