Bizitza-luzera, bakardadea, komunitatea: bizitza gure ingurunean zaintzea

Geure buruari galdetuko diogu zein neurritan eta zein teknologiak ahalbidetuko lukeen lurraldeetatik komunitatea berriz sortzea eta zein izango litzatekeen prozesu hori ahalbidetuko lukeen kontratu soziala.

Abenduaren 10ean, asteartea, 19:30ean, Zarauzko Antoniano Aretoan, Fernando Fantova entzun eta berarekin hitz egiteko aukera izango dugu, bizitza-luzerak gure komunitate eta gizartean irekitzen dizkigun gako sozial berriei buruz.

Hitzaldiaren kartela: "Bizitza-luzera, bakardadea, komunitatea: bizitza gure ingurunean zaintzea", Fernando Fantovarekin

Fernando Fantovak ibilbide zabala du gizarte-aholkularitzan; honen erreferente da bai Estatuan bai Latinoamerikan ere. Bertan, gizarte-politiken diseinuan aholkularitzan parte hartzen du. Euskadin, 2008an Eusko Legebiltzarrak aho batez onartutako Gizarte Zerbitzuen lehen Legearen "gurasoetako" bat izan zen. Gizarte Politikarako sailburuorde gisa ere jardun zuen, eta berriki aukeratu du Lehendakariak Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren kide izateko aditu gisa. Argitalpen asko kaleratu ditu eta webgune bat mantentzen du, non bere gogoetak eta lanak partekatzen dituen jendearekin.

Fernandoren hitzetan:

"Gizadiak, bizitza-luzera asko handitu da, azkenengo milaka urte hauetan, ondorioz, belaunaldien eta funtzioen aniztasuna ere nabarmen handitu dira. Testuinguru horretan, bakardadea menpekotasunik gabeko bizitza baten iraunkortasunik ezaren adierazpen gisa ikus daiteke, izan ere, lehen erabilgarriak izan zaizkigun mekanismo familiarrak, komunitarioak, lanekoak, lurraldekoak, moralak, teknologikoak, ekonomikoak edo politikoak gaur egun baztertuak edo erabilezin bihurtu dira. Geure buruari galdetuko diogu zein neurritan eta zein teknologiak ahalbidetuko lukeen lurraldeetatik komunitatea berriz sortzea eta zein izango litzatekeen prozesu hori ahalbidetuko lukeen kontratu soziala."

Guztioi eragiten diguten gaiak partekatzeko aukera ezin hobea gaurkoa.

Fernando Fantovaren webgune pertsonala, gizarte-aholkulariarena, gizarte-politikari, -kudeaketari eta -esku-hartzeari buruzko informazioa eta dokumentazioa partekatzeko: fantova.net.

Abenduaren 10a, asteartea, 19:30ean, Zarauzko Antoniano Aretoan.

Sarrera doakoa.

Fernando Fantovak ibilbide zabala du gizarte-aholkularitzan; honen erreferente da bai Estatuan bai Latinoamerikan ere. Bertan, gizarte-politiken diseinuan aholkularitzan parte hartzen du. Euskadin, 2008an Eusko Legebiltzarrak aho batez onartutako Gizarte Zerbitzuen lehen Legearen "gurasoetako" bat izan zen. Gizarte Politikarako sailburuorde gisa ere jardun zuen, eta berriki aukeratu du Lehendakariak Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren kide izateko aditu gisa. Argitalpen asko kaleratu ditu eta webgune bat mantentzen du, non bere gogoetak eta lanak partekatzen dituen jendearekin.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum