Joan den Ekainaren 13an ZarautzOn-en bosgarren urteurrena ospatu dugu.

Jose Mari Larramendik, ZarautzOnen gaur egungo lehendakariak eman zion hasiera 5. urteurren honen ospakizunari. Bere azalpenean Elkarteak pasatako bizipenak gogoarazi zituen.

5. urrenaren ospakizunera bertaratutako bazkideak

ZarautzOn sorrerak ibilbide luzea suposatu zuen. Ia bi urte egin genituen lanean gure helburua ongi finkatu eta gure bideari ekin genion arte. Eskola handia izan da guretzat, eta gure norabidea modu koherente batean mantentzeko talde-lana egiteko modua topatu dugu.

Bost urteotan 78 jarduera antolatu ditugu (48 hitzaldi, 17 bisita gidatu, 10 tailer eta 3 dokumental). Guztira 9463 lagun bildu ditugu, horietatik 2.646 streaming bitartez.

Egun, Zarauzko bizitza kultural eta elkarte inguruko erreferente gara.

Gure gizartean ez dugu bereziki ospakizunak, esker onak eman eta egindako lanaren aurkezpenak egiteko ohitura handirik. ZarautzON-ekook, ordea, bere sortzaile eta sustatzaile nagusia den Juan Mari Iraolari esker ona eman nahi izan diogu ospakizun honetan, hurbiltasunez eta gizatasunez. Juan Mari ZarautzONeko Lehendakaria izan da 2019ko Martxoko Batzar Orokorrean junta aldaketa egin genuen arte.

Bosgarren urteurren honetako ospakizunaren  elementu batzuk partekatu nahi izan ditugu zuekin: