«Kontzientzia»: ZarautzOn-en oroigarria hizlarientzat
ZarautzOn-ek Erik Aranburu zarauztar artista gazteak egindako litografia bat oparitzen die bere hizlariei. 2/15 alea Arantzazu Lizartzari eman zitzaion.
ZarautzOnek datorren urriaren 25ean, 19:00etan, Modelo Aretoan, Goikuz-en eskutik, urriaren 24an, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunaren bezperan, “Bihar” dokumentala aurkeztuko du.
ZarautzOnen urte hauetan jorratu dugun gaietako bat da Klima aldaketarena. Bi aldiz ekarri ditugu Zarautzera Klimaren Urteko Goi Bilerek emandako ondorioak; Parisko COP 21ekoak Cristina Narbonaren eskutik eta Glasgowko COP 26koak Elisa Sainz de Murietaren eskutik, arazoari aurre egiteko hartzen diren akordioen berri emateko.
Klima aldaketak migrazio-mugimenduetan duen eraginaz ere hitz egin dugu, bai eta aldaketa hau murriztarazten saiatzen diren ekimenez ere, hala nola ekonomia zirkularra, energia alternatiboak edo hidrogeno berdea.
“Bihar” dokumentala 2015ean Frantzian estreinatu zen. Bertan, urteko dokumental onenaren César saria irabazi eta oso arrakastatsua suertatu zen. Horren ondorioz, zuzendariak bigarren zati bati ekin zion 2018an: “Après Demain”.
Film honek ikerketa zientifiko bat du abiapuntu. Ikerketak iragartzen duenez, krisi ekologikoaren, ekonomikoaren eta sozialaren ondorioz gizateriaren zati bat 2100. urtearen inguruan desager daiteke. Hori deigarria egin zitzaien Cyril Dion zuzendariari eta Mélanie Laurent aktoreari. Horregatik, lau pertsonako talde baten laguntzaz, beren ikerketa propioa hasi zuten hondamendi hori zerk eragin zezakeen jakiteko asmoz eta, batez ere, nola ekidin jakiteko. Ondorioz hamar herrialde bisitatu zituzten, non hainbat esparrutan (nekazaritzan, energian, ekonomian, demokrazian edo hezkuntzan) egiteko eta bizitzeko moduak berrasmatzen ari ziren pertsonak eta komunitateak ezagutu zituzten, gertatzen ari denaren aurrean alternatibak badaudela erakutsiz. Filmak ezagutu eta funtzionatzen duten ekimenak erakusten dizkigu, eta hauek aurrera eramanez gero biharko mundua nolakoa izan litekeen aurkezten digu.

ZarautzOn-ek Erik Aranburu zarauztar artista gazteak egindako litografia bat oparitzen die bere hizlariei. 2/15 alea Arantzazu Lizartzari eman zitzaion.
Bizitzaren amaiera bezalako gai sentikor bat poesiaz janzteko eta hain esaldi dotorez uztartzeko erakutsi zuen trebezia benetan bikaina izan zen.
Peter Thiel, 2002an: «Alexandro Handi bat behar dugu, Estatu Batuak murgilduta dauden korapilo gordiarra ebakiko duena. Eta presidente horrek ezin du presidente konbentzional bat izan, presidente konbentzional bat lotuegi baitago Estatu Batuetako Konstituzioaren egitura osoarekin.»