Ekonomia kolaboratzaile berria Anaïs Iglesias

Ekonomia kolaboratzailearen berrikuntza ez da partekatzea, interneten eta teknologia berrien eskala globala baizik.
Anaïs Iglesias: Ekonomia kolaboratzaile berria hitzaldiaren kartela

Hiritarron mugimendu eta aldaketek bultzatu dute ekonomia kolaboratzailearen garapena. Edo ekonomia bera da honen arduraduna: ekonomiak berak bultzatu al du hiritargoa sektore ekonomiko berrietara? Geroz eta nabarmenago da kontsumitzaileak nahiago duela "maileguan hartu" edo zerbitzuak partekatu erostea baino; hori dugu errealitate berria. Ekonomia kolaboratzailea edo "sharing economy" ez da dirudien bezain berria, azken urteetan indar handiarekin hedatu den arren. Baina zeintzu dira jokoaren arauak? Zein eragin du nigan mugimendu berri honetara batzeak, oraindik barruan ez banago? Erantzunak ez dira errazak: ikuspuntu anitz eta ezberdinetatik hurbildu gaitezke, eta hauei erantzuten saiatuko gara.

Kontsumo mota honen alderdi berritzailea zera da: kontsumoa birsortzen duela, eta kontsumoaz ulertzen duguna; hau da, pertsonok kontsumitzaile gisa ondasunak edo zerbitzuak partekatu, alokatu, trukatu edo saldu ditzakegula. Zenbakiek soilik hitz egiten dute: PWCren ikerketa berri batek baieztatzen du gaur egun 26.000 milioi dolar sortzen dituela ekonomia kolaboratzaileak eta 2025ean 335.000 milioira irits daitekeela oro har. Ekonomia kolaboratzailea benetako iraultza ekonomikoa sortzen ari da.

Antzinako ohituren modu berri hauetan Anaïs Iglesias doktoreak gidatuko gaitu, ekonomia-era berri hauei buruz egiten ditugun galderei erantzunez.

Asteartea, azaroaren 22a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.

Prentsa-ebakina: Ekonomia kolaboratzaile berria hitzaldia, Anaïs Iglesiasen eskutik

Anaïs Iglesias Deustuko Berrikuntza Sozialeko ikertzailea eta Ekonomia eta Enpresa Zuzendaritzan doktorea da, eragin sozial handiko ekintzailetza-proiektuekiko interes handiarekin. Ikertzaile gutxi "thinker" eta oso "doer", komunikatzailea, humanista eta baikorra azkeneraino.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum