El secreto de la naturaleza

Kultura zientifikoa duen gizartea askeagoa da eta prestatuago dago etorkizuneko erabakiei aurre egiteko.

El secreto de la naturaleza” dokumentalaren emanaldia eta ondorengo solasaldia

Pedro Miguel Etxenikerekin Zarautzen.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak ekoitzitako eta José Antonio Pérez Ledok zuzendutako dokumentala datorren maiatzaren 19an, asteartean, 19:00etan ikusi ahal izango da Zarauzko Modelo Aretoan.

Dokumental hau Pedro Miguel Etxenike, Euskal Herriko Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun ohiaren eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) presidentearen bizitza eta lana ezagutzeko aukera da.

55 minutuko iraupena duen dokumentalak zientziaren garrantziaz hitz egiteko ariketa bat da. Izan ere, Etxenikeren hitzetan, zientzia “etorkizun justuago eta gizatiarrago baten itxaropena ematen digun hazi eraldatzailea da. Kulturalki garrantzitsua, ekonomikoki erabakigarria eta estetikoki ederra da”.Horrela, Etxenikek zientziaren inguruan egindako hausnarketak azaltzen dizkio ikusleari, zientzia zer den eta zertan datzan hausnartuz.

EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria den Iker Badiolak aurkeztuko du dokumentala. Emanaldiaren ondoren, Pedro Miguel Etxenikek elkarrizketa-solasaldia izango du Elhuyarreko dibulgatzaile den Guillermo Roarekin.

Pedro Miguel Etxenique Landiribar (Izaba, 1950) izen handiko fisikari nafarra da, Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta Donostia International Physics Center (DIPC) erakundeko sortzaile eta presidentea.

Cambridgeko eta Bartzelonako unibertsitateetan doktorea da, eta Honoris Causa doktoretza ugari ditu, besteak beste, Madrilgo Complutensean eta Finlandiako Aalto Unibertsitatean. Bere lana gainazalen fisikan, partikulen eta materiaren arteko elkarrekintzan eta nanozientzian oinarritzen da.

80ko hamarkadaren hasieran, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura Sailburua eta bozeramailea izan zen. Nafarroako, Gipuzkoako zein Euskadiko Urrezko Dominak jaso ditu. Espainiako zientzia-sari garrantzitsuenak ere jaso ditu, hala nola Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzea Saria (1998), “Blas Cabrera” Fisika Sari Nazionala (2005)

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum