Estella-Lizarra: Erdi Aroko ibilbidea

Erdi Aroko ibilbidea CETErekin eta Toño Ros historialariarekin topaketa

Estella-Lizarra

ESTELLA-LIZARRARA BISITA GIDATUA

Datorren larunbatean, azaroaren 17an, ZarautzOn-ekin Estella-Lizarrara goaz, Tierra Estella merindadearen hiriburu den nafar herrira, bere Erdi Aroko garaiak nola izan ziren ezagutzera.

Erdi Aroari buruzkoak

  • Hasiera batean «Lizarra» izeneko baskoi herria izan zen. 1090ean, Santxo Ramirez erregeak forua ematearen ondorioz, Santiago bideko ibilbidea aldarazten du, Lizarratik bertatik pasaraziz.
  • Lehenengo bizilagunak azalduko dira, gehienak Frantziako Auvernia eta Limousin eskualdekoak.
  • Hiriaren gorakada nabarmenena XII. mendean izan zen. Bisitatuko ditugun elizak eraikiko dituzte: San Pedro de la Rúa, Hilobi Santua, San Miguel, San Juan, baita zenbait komentu ere.
  • XIII. mendean mugako herri militarizatu bihurtuko da, gaztelu eta guzti.
  • 1328an heriotza asko jasango ditu, juderiak jasotako erasoaren ondorioz.
  • 1480 eta 1484 bitartean, Estella eta Lizarra herria elkartzearekin, hiri titulua jasoko du. Sekulako aurrerakadarik handiena suposatu zuen herriarentzat.
  • 1512. urtean, Nafarroa garaitua izatean, gotorlekuak birrindu egingo dira, hiri honen Erdi Aroko garaia amaitutzat emanez.

San Migel eliza, Estella-Lizarra

Agenda

  • 9:30: Karmelitetatik autobusaren irteera.
  • 11:00: Lizarrara iritsiko gara. San Pedro klaustroa ikusiko dugu.
  • 11:00-14:00: Erdi Aroko gunea oinez egingo dugu, CETEkoen laguntzarekin (Centro de Estudios Tierra Estella). Besteak beste, hauek ikusiko ditugu: San Pedro eliza, judutar auzo zaharra eta bere sinagoga (egun Santa Maria Jus eliza dena) eta Hilobi Santua, eta San Miguel gotorleku-elizan bukatuko dugu ibilbidea.
  • 14:00-15:00: Estella-Lizarra inguruan pasealdia.
  • 15:00-17:00: Bazkaria Txantona jatetxean.
  • 17:00-18:30: Mahai-ingurua Toño Ros historialariarekin. El nacimiento de Estella y sus castillos bere liburuari buruz hitz egingo digu, gure galderei erantzunez.
  • 18:30: Zarautzera itzuliko gara.
Hitzaldiak

«Mundu-menderatzearen ideologia»

Peter Thiel, 2002an: «Alexandro Handi bat behar dugu, Estatu Batuak murgilduta dauden korapilo gordiarra ebakiko duena. Eta presidente horrek ezin du presidente konbentzional bat izan, presidente konbentzional bat lotuegi baitago Estatu Batuetako Konstituzioaren egitura osoarekin.»

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum