Etxean ala ospitalean hil?

Myriam Berruete doktoreak Zarauzen aztertu zuen non eta nola hil: zaintza aringarriak, aurretiazko erabakiak eta etxeko ospitalizazioa.
"Etxean ala ospitalean hil?" hitzaldiaren kartela, Myriam Berruete doktorearekin

Urriaren 9an, asteartea, 19:30ean, Zarauzko Antoniano Aretoan, "Etxean ala ospitalean hil?" hitzaldia izango dugu, Myriam Berruete doktorearekin, Familia eta Komunitate Medikuntzan espezialistarekin. Zarautz Herri Zaintzailea (ZHZ) plataformarekin batera antolatu dugu.

Urriaren 13an Zainketa Aringarrien Nazioarteko Eguna (World Hospice and Palliative Care Day) ospatuko da, mundu guztian babes-etxeak eta zaintza aringarriak ospatzeko eta bermatzeko ekintza-eguna. Espainiako Zaintza Aringarrien Elkarteak (SECPAL) autonomia-erkidegoak zaintza aringarriak bultzatzera premiatzen ditu, "era berritzaileena, aurrerakoiena" dela argudiatuz, gaixotasun larriek eraginda bizitzako prozesu amaieran dauden pertsonek kalitatezko laguntza izan dezaten.

Bizitza hasi, garatu, heldu, atzerantz egin eta bukatu egiten dela erreflexioa abiapuntu harturik izango dugu hitzaldiaren ardatza; jaiotzen lagundu ziguten bezala, bizitzaren amaieran ere laguntza behar dugulako. Horretarako zaintza aringarriak ditugu.

Medikuntza Aringarria munduko medikuntzan espezialitate gaztea da, are gehiago gure inguruan. 60ko hamarkadan izan zen, aurrerapen zientifiko etengabeak orduan sendaezinak ziren gaixotasun askoren diagnostiko- eta tratamendu-aukerak handitzen zituen heinean, pazienteek bizitzaren amaieran zuten babesgabetasuna salatu zenean.

Hau guztia ikuspuntu guztiz humanista batetik ikusiko dugu, heriotza bizitzaren beste alde bat bezala hartuta eta amaiera arte bizitzera animatuz, agurraren unera arte bizi izanez. Familien testigantzak, prentsa-mozketak eta filmen izenburuak aurkeztuko dira, zaintza aringarrien dimentsioa objektibatuz. Ezagutzen dugun pertsona bakoitzean hartzen dute benetako balioa, bizitzaren amaiera oso desberdina delako bakoitzarentzat eta oso era desberdinetan bizi izan delako; lan hau eguneroko abentura bilakatzen da, eta gizakiarekin topaleku bakarra, oztoporik gabekoa, "ez dago ezer egiterik" topiko faltsua apurtuz.

Urriaren 9an, asteartea, 19:30ean, Zarauzko Antoniano Aretoan.

Sarrera doakoa.

Myriam Berruete doktorea Familia eta Komunitate Medikuntzan espezialista da. Lehen Arretan eta, batez ere, Ospitaleko Arretan aritu da profesional gisa. Duela 10 urte baino gehiago ari da Etxeko Ospitalizazioan, eta gaixotasun aurreratuko egoeran dauden pazienteen arretan esperientzia handia du. Donostia Unibertsitate Ospitaleko Etxeko Ospitalizazio Zerbitzuan ari da lanean.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum