Erizainaren eta pazientearen arteko harremana zainketa aringarriaren testuinguruan

Begoña Errasti Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileak bere tesiaren emaitzak aurkeztu zituen: zer baloratzen duten pazienteek erizainarekiko harremanean bizitzaren amaieran.

Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Fakultateko irakasle eta ikertzaile Begoña Errastik "Erizainaren eta pazientearen arteko harremana zainketa aringarriaren testuinguruan. Pertsona ardatz duen zaintzarako berrikuntza" hitzaldia emango du urriaren 4an, asteartea, 19:30ean, Zarauzko Modelo Aretoan.

"Erizainaren eta pazientearen arteko harremana zainketa aringarriaren testuinguruan" hitzaldiaren kartela, Begoña Errasti, 2022ko urriaren 4a, Zarauzko Modelo Aretoa

ZarautzOn Elkarteak eta Zarautz Herri Zaintzailea komunitateak bosgarren urtez jarraian elkarlanean antolatu dute hitzaldi hau, mundu osoan Zainketa Aringarri Integral gehiago eta hobeak izateko aldarrikapenarekin elkartasun-ekintza gisa; herritar guztien eskubidea baita. Zainketa Aringarrien Mundu Eguna urriaren 8an ospatzen da.

Hitzaldi honen bidez gai honekiko gizarte-sentsibilizazioa sustatu nahi dugu, Zainketa Aringarri Integralen zerbitzuak hobeto eta azkarrago gara daitezen. Munduko herritar guztien eskubide baten aldarrikapena ospatu eta babesteko gonbidapena da.

Bizitza elkarren arteko topaketetatik eraikitzen da. Berez, etengabe erlazionatzen gara besteekin —senideekin, lagunekin, lankideekin…—, eta harremanek ez gaituzte axolagabe uzten, gugan eragina baitute. Besteekiko harremanean hazteko eta garatzeko deituta gaude, eta horrek izateko aukera zabaltzen digu; beraz, ezin dugu ahaztu izateko eta gehiago izatera iristeko aukera hori besteekin tratuan gauzatzen dela.

Gaixotasun larri edo terminal batekin bizi diren pertsonek beste inork baino gehiago behar dituzte pertsonen arteko harremanak eta giza laguntza. Erizainek pertsonak zaintzen, tratatzen eta laguntzen dituzte; orduan, harremanak esanahi berezia hartzen du, eta pertsona askoren bizitzaren amaiera baldintzatzen duen elementu bihurtzen da. Horrek guztiak zainketa aringarriaren testuinguruan erizainaren eta pazientearen arteko harremana ulertzeko, ezagutarazteko eta errazteko beharra berresten du.

Begoña Errasti (Oñati, 1984) izango dugu gurekin, Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Fakultateko irakasle eta ikertzailea. Bere ikerketa-interesa erizaintza-diziplinaren funtsezko giza fenomenoak aztertzera bideratzen da, Praktikaren Fenomenologiaren ikuspegitik, eta bere ikerketak pertsona ardatz duen zaintzan, bizitzaren amaieran eta erizaintzaren irudi sozialean oinarritzen dira. Besteak beste, Nafarroako Unibertsitateko "Pertsona ardatz duen zaintzarako berrikuntza" ikerketa-taldeko eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko "FEVI (Fenomenologia, Hezkuntza eta Bizitako Esperientzia)" taldeko kidea da, eta Nafarroako Unibertsitateko "Zainketa Aringarriak. ATLANTES" taldearekin elkarlanean dihardu.

Urriaren 4a, asteartea, 19:30ean, Zarauzko Modelo Aretoan.

Sarrera doakoa.

Begoña Errasti

Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Fakultateko irakasle eta ikertzailea (Oñati, 1984). Erizaintzan diplomatua (2006) eta Zainketa Intentsiboetako Erizaintzako espezialista Nafarroako Unibertsitate Klinikan, non bost urtez jardun zuen. 2015ean doktore-tesia defendatu zuen, erizainaren eta zainduaren arteko harremanaren esanahiari buruz, fase aurreratuan edo terminalean dagoen minbizia duten pertsonen bizipenetik abiatuta, eta 2018an Garapen Erizaintza Saria jaso zuen ("Unibertsitatea. Tesi doktoralak" kategorian). Bere ikerketa pertsona ardatz duen zaintzan, bizitzaren amaieran eta erizaintzaren irudi sozialean oinarritzen da. Nafarroako Unibertsitateko "Pertsona ardatz duen zaintzarako berrikuntza" ikerketa-taldeko kidea da, eta ATLANTES zainketa aringarrien taldearekin elkarlanean dihardu.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum