Euskal lainoa, Euskal Herria eta Euskal Hiria Javier Echeverría

Echeverríak azaldu zuen hirugarren ingurune digitalean enpresa handien "teknomenpeko" bihurtzen garela, eta kudeaketa publikoko euskal laino bat defendatu zuen.
Javier Echeverría: Euskal lainoa, Euskal Herria eta Euskal Hiria hitzaldiaren kartela

Azken hamarkadan Internetek eta sare sozialek izan duten garapenak "laino konputazionala" ekarri du. Egunaren zati handi bat laino digitalean ematen dugu: teknopertsona bihurtzen gara, eta harremanak eta taldeak sortzeko modu berriak sortzen dira, teknogenteak. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ez dira kontrolatzen ditugun tresna hutsak: gizakion betiko inguruneen (landa eta hiria) gainean gizarte-ingurune berri bat sortu dute, hirugarren ingurunea.

Lainoa ez da informaziorako eta komunikaziorako espazioa soilik, kontrol eta menderatze mentalerako eremua ere bada, eta nazioarteko enpresa erraldoiek eraiki dute: "Aireko eta Lainoetako Nagusiak". "Teknopertsonak eta teknogenteak laino digitalean" azpititulupean, hitzaldiak egoera honi aurre egiteko Euskal Herrian hartu beharreko ekimenak proposatuko ditu: Euskal Herriaren eta Euskal Hiriaren gainean jarriko litzatekeen euskal lainoa publikoki eraiki eta kudeatzea.

Hizlaria: Javier Echeverría.

Asteartea, urriaren 17a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.

Javier Echeverría Ezponda (Iruñea, 1948) filosofoa eta matematikaria da, eta Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioko (UPV/EHU) ikertzailea. Zientziaren, teknologiaren eta gizartearen arteko harremanak, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak aztertu ditu. Nafarroako eta Euskadiko Kultur Kontseiluetako kidea da; Jakiundeko eta International Academy of the Philosophy of Science-eko kidea, eta Leibniz Espainiar Elkarteko lehendakariordea.

Sari hauek jaso ditu: Anagrama Saiakera Saria (1995), Humanitate eta Gizarte Zientzietako Ikerketa Euskadi Saria (1997), Saiakera Sari Nazionala (2000) eta Eusko Ikaskuntza–Laboral Kutxa Humanitate Saria (2016). Bere Los señores del aire (Aireko Nagusiak, 1999) liburua erreferentzia nagusia da mundu digitalak ekarri duen iraultza soziala aztertzeko.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum