Eutanasia Euskadin

Sufrimendu jasanezina eta aukeratzeko askatasuna. Eutanasiaren ibilbidea Euskadin

Eutanasia Euskadin

«EUTANASIA EUSKADIN»

Itsaso Bengoetxea doktorearekin · Urriak 10

ZarautzOn eta Zarautz Herri Zaintzailea

Zarautz Herri Zaintzailearekin lankidetzan, egunetik egunera garrantzitsuagoa den Zainketa Aringarrien barruan, saihestezina dugun eutanasiaren gaia jorratuko dugu.

Pazientearen heriotza-eskaera faktore bati edo gehiagori erantzunez sor daiteke: sintoma fisikoak, oraingoak edo aurreikusitakoak; nahaste psikologikoak (depresioa, itxaropenik eza, beldurrak eta abar); sufrimendu existentziala, bizitzaren zentzua galduta; edo gizarte-alderdiak, hala nola norbera besteentzat zama dela sentitzea, batez ere hurbileko pertsonentzat.

Itsaso Bengoetxea doktorea. Osakidetzako Zainketa Aringarrien Arloan etxeko ospitalizazioko medikua. Deustuko Unibertsitateko Medikuntza graduko irakaslea. Euskadiko Eutanasiaren Berme eta Ebaluazio Batzordeko burua.

Hitzaldiak

«Mundu-menderatzearen ideologia»

Peter Thiel, 2002an: «Alexandro Handi bat behar dugu, Estatu Batuak murgilduta dauden korapilo gordiarra ebakiko duena. Eta presidente horrek ezin du presidente konbentzional bat izan, presidente konbentzional bat lotuegi baitago Estatu Batuetako Konstituzioaren egitura osoarekin.»

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum