“Bi ilunabarren eguna”
Erakusketa ibiltaria jarduera osagarri ugarirekin osatzen da, Jakindariko erakundeen inplikazioari esker.

Artzaintza kulturan aditua zen, gaur, Aranzadi elkarteak honela dio bere webgunean hizki handitan “Artzainen zaindaria” horrez gain ez dela gutxieztekoa, milaka pieza jaso eta dokumentatu zituen, urrutira joan gabe, ihaz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailua zentroari 4.500 bat objekturen dohaintza egin zion. Euskal ondarea babesteko asmoz era berean euskal ondarea zabaldu nahiean ehundaka hitzaldi eman zituen, horien artean Zarautzen eskaini zuen hitzaldi dotorea 2017ko Azaroaren 28an ZarautzOnen eskutik.
Ferminek 82 urte betetzen zituen azaroan eta Aranzadi Zientzien Elkarteko bazkidea zen, bertan Elkarte Zientifikoan etengabe aritu zen lanean 67 urtez, ez bakarrik Espeleologia edo Etnografia saileko lanetan, baita gure gizarte-eremu guztietan egindako jardueretan etengabe parte hartu izan zuen. Gaur egun zaila da Euskal Herriko kulturaren, geografiaren eta ingurune naturalaren errealitate guztien hain ezagutza entziklopedikoa zuen jendea aurkitzea.
Eusko Ikaskuntza, Euskalerriaren Adiskideak Elkartekoa, Etniker taldeko idazkaria, Donostiako San Telmo Udal Museoko Patronatuko batzordeko bozeramaile ere izan zen.
2017-11-28 eguneko eta gurekin pasatako ordu horien argazkiak eta podcasta.

Fermin Leizaola, Aranzadi Etnografia saileko zuzendaria, Euskal Herriko Atlas Etnolinguistikoaren koordinatzailea, Gipuzkoako Aldundiaren Zaharkinak proiektuen egile.
Argitaratu ditu Euskal Herriko Artzaiak, Gorbeiako Artzaintza, Gipuzkoako Artzainak, Euskal Arkitektura herritarra liburuak.
Jose Miguel Barandiaran ikerketa Saria, Aldundiaren Ondare Saria eta oraintsu, Manuel Lekuona Saria jaso ditu Ferminek, gure herri memoriaren zaindari eta artzantzak sortu duen kulturaren begirale eta bereziki, artzainen lagun handi bat da.
Erakusketa ibiltaria jarduera osagarri ugarirekin osatzen da, Jakindariko erakundeen inplikazioari esker.
Kultura zientifikoa duen gizartea askeagoa da eta prestatuago dago etorkizuneko erabakiei aurre egiteko.
Nolatan lehiatu zen Oria bezalako ibai "koxkor" bat Rin, Tamesis edo Sena bezalako ibai handiekin XVI. mendetik aurrera?