Kosmosetik Bizitzara. Zientziaren eta Artearen artean Carlos Briones eta Gustavo A. Schwartz
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
Abenduaren 15eko asteartean, gure ohiko areto birtualetan, "Gaixoentzako protesi pertsonalizatuak" hitzaldia izango dugu, Josu Goikoetxearen parte-hartzearekin.

"Gailu mediko" esamoldeak edozein aparatu, tresna, makina, inplante, in vitro erabilerarako erreaktibo, software, material edo antzeko edo erlazionatutako edozein artikuluri egiten dio erreferentzia.
Leartiker oraintxe bertan ari da lanean, nahiz eta guri zientzia fikzioa iruditu, saiakuntza kliniko azkarrak egiteko egitura mikrofluidikoen fabrikazioan edo medikuntza birsortzailean, baina baita medikuen beharrak ulertzen ere, material polimerikoko gailu medikoen garapenean; azken batean, osasun-profesionalei egunero ematen zaien laguntzan.
Industria- eta merkataritza-konponbideek osasunaren eskaeraren zati handiena asetzen duten garai honetan, behar bereziak dituzten pazienteentzako berrikuntza helburu berri eta beharrezko bilakatzen ari da osasun-industriarentzat. Posible al da gailu pertsonalizatuak eskaintzea bizi-kalitatea hobetu, arazoak murriztu eta behar praktikoak konpondu behar dituen pazientearentzat? Osasun-langileen entzute aktiboak eta ospitaleen, unibertsitateen eta enpresen arteko lankidetzak hori ahalbidetzen dute.
Horri buruz hitz egiteko Josu Goikoetxea Larrauri izango dugu gurekin, bermeotarra, 37 urtekoa. Polymer Engineering ikasi du London Metropolitan University-n, eta Berrikuntzaren Kudeaketan Masterra du Deustuko Unibertsitatean. Teknikari eta berrikuntza estrategikoko arduradun lanak egin ditu Leartiker kooperatiban, osasun-arloan arrakastaz egindako proposamenen adibide bat, paziente desberdinentzako irtenbide egokienak bilatzen saiatzen dena.
2020ko abenduaren 15ean, asteartea, gure ohiko areto birtualetan, "Gaixoentzako protesi pertsonalizatuak" hitzaldia izan genuen, Josu Goikoetxea Larrauri, Leartikerreko berrikuntza estrategikoko arduradunarekin.
Hitzaldiaren hasieran, Leartiker zentro teknologikoaren ibilbidea eta lan-lerro nagusiak aurkezten dira, osasunaren arloan eta baita automobilgintzan eta elikaduran ere, ikerketa gizartearentzako irtenbide praktiko bihurtzeko xedez. Goikoetxeak azpimarratzen du helburua ez dela soilik ikerketa teorikoa egitea, baizik eta mediku eta profesional sanitarioekin elkarlanean benetako irtenbideak eta aplikazio praktikoak eskaintzea, benetako beharrak detektatu eta erantzun teknikoa emateko.
Leartikerrek hiru esparru nagusitan lan egiten du, betiere pertsonalizazioa oinarri hartuta:
Jarraian, hitzaldi osoaren bideoa eta podcasta.
Hona hemen emisioaren pantaila-argazki batzuk:

Josu Goikoetxea Larrauri bermeotarra da. Polymer Engineering ikasi du London Metropolitan University-n, eta Berrikuntzaren Kudeaketan Masterra du Deustuko Unibertsitatean. Teknikari eta berrikuntza estrategikoko arduradun lanak egin ditu Leartiker kooperatiban, osasun-arloan arrakastaz egindako proposamenen adibide bat, paziente desberdinentzako irtenbide egokienak bilatzen saiatzen dena.
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
XII. edizioa
Data: 2026ko azaroaren 24a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo aretoa
Gonbidatu nagusia: Xabier Eizagirre, BasqueScout VFX-ren sortzailea
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736