«Kontzientzia»: ZarautzOn-en oroigarria hizlarientzat
ZarautzOn-ek Erik Aranburu zarauztar artista gazteak egindako litografia bat oparitzen die bere hizlariei. 2/15 alea Arantzazu Lizartzari eman zitzaion.
ZarautzOnek Adunako Irizar e-mobility enpresara bisita gidatua antolatu zuen 2019ko apirilaren 30erako, asteartean.
Irizar e-mobility Irizar Taldekoa da, bidaiarien garraioaren sektoreko liderra eta elektromugikortasunean, energian, elektronikan, konektibitatean eta makina birakarietan erreferentea. Hirietarako elektromugikortasun-irtenbide integral pertsonalizatuak eskaintzeko jaio zen: % 100 elektrikoak diren ibilgailuen fabrikazioa, eta energia kargatzeko, trakziorako eta biltegiratzeko behar diren azpiegitura-sistema nagusien fabrikazioa eta instalazioa. Guztiak Taldearen teknologia % 100ekin diseinatu eta fabrikatuak daude.
2018ko maiatzean inauguratutako ekoizpen-planta berrian 10,8 eta 12 metroko hiri-autobusak ekoizten dira (2014tik Europako hainbat hiritan zirkulatzen ari dira), baita autobus artikulatuak eta, laster, biartikulatuak ere, eta beste ibilgailu elektriko batzuk.
Interesgarria iruditu zitzaigun Irizar e-mobility-ren proposamena ezagutzera joatea, garraio eraginkorrak, garbiak eta eskuragarriak sustatzeko apustua egin baitu, ingurumena, pertsonen ongizatea eta osasuna zaintzeko eta hiri-ingurune hobeak sortzeko.
2019ko apirilaren 30ean, asteartez, ZarautzOneko bazkide eta lagun talde handi batek Irizar e-mobility bisitatu genuen, Adunan. Enpresaren aurkezpenaren ondoren fabrika zeharkatu genuen, eta gertutik ikusi ahal izan genituen ekoizpenean zeuden autobus elektrikoak. Amaitzean, taldeko argazkia atera genuen fatxadaren aurrean.
Irizartik metro gutxira jarraitu genuen jardunaldia, euskal herri-kirolen harrien artisau-lantegian, Iñaki Gorostidiren etxean: harri-jasotzaile handia eta gaur egun Euskal Herriko oroigarrien egile handia.
Eta Larraulera jarraitu genuen, Gipuzkoaren bihotzean dagoen herri txikira, ikuspegi apartekoekin, ostatuan aperitiboa hartzeko, elkarrizketa bikain batez lagunduta.
ZarautzOn-ek Erik Aranburu zarauztar artista gazteak egindako litografia bat oparitzen die bere hizlariei. 2/15 alea Arantzazu Lizartzari eman zitzaion.
Bizitzaren amaiera bezalako gai sentikor bat poesiaz janzteko eta hain esaldi dotorez uztartzeko erakutsi zuen trebezia benetan bikaina izan zen.
Peter Thiel, 2002an: «Alexandro Handi bat behar dugu, Estatu Batuak murgilduta dauden korapilo gordiarra ebakiko duena. Eta presidente horrek ezin du presidente konbentzional bat izan, presidente konbentzional bat lotuegi baitago Estatu Batuetako Konstituzioaren egitura osoarekin.»