El secreto de la naturaleza
Kultura zientifikoa duen gizartea askeagoa da eta prestatuago dago etorkizuneko erabakiei aurre egiteko.

Programaren ibiltariaren ardatz nagusia “Bi ilunabarren eguna” erakusketa da, eklipseei eskainia. Guztira 13 udalerritako plaza, parke edo kultur guneetan izango da ikusgai. Zarautzen egon ondoren, erakusketa osatzen duten lau totemak, Beasain, Zalla, Donostia, Bergara, Durangaldea, Bilbo, Barakaldo, Gasteiz, Añana, Gaubea, Bastida, Lapuebla de Labarca eta Guardian izango dira ikusgai, fenomeno astronomiko hau publiko zabalari hurbiltzeko.
Programa jarduera osagarri ugarirekin osatzen da, Jakindariko erakundeen inplikazioari esker. Besteak beste, dibulgazio-hitzaldiak, haur, gazte eta helduentzako tailerrak, bisita gidatuak, behaketa astronomikoak eta ipuin-kontalari saioak antolatuko dira.
Programaren une nabarmenetako bat Jakinaldia, 2026 jaialdia, izango da ekainaren 20an, larunbata, arratsaldez Gasteizko Matxete plazan ospatuko dena.
Herritar guztiei irekitako jaialdiak egitarau oparoa izango du: haurrentzako ikuskizunak, tailer zientifikoak, bakarrizketak, arte eszenikoak eta gaueko behaketa. Jakinaldia aukera bikaina izango da elkarrekin ikasi, partekatu eta azken urteetako fenomeno astronomikorik esanguratsuenetako baten aitzakian gozatzeko.
Ekimen hauen guztien helburua da jakin-min zientifikoa txikitatik sustatzea eta eklipseen fenomenoa, eta bereziki abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoa, hobeto ulertzeko tresnak eskaintzea.
Jarduera horiei buruzko informazio guztia eklipsea.euskadi.eus webgune ofizialean dago eskuragarri. Bertan, gainera, dibulgazio-edukiak, eklipsea behatzeko aholku praktikoak, intereseko estekak eta baliabide multimediak aurki daitezke.
Programaren une nabarmenetako bat Jakinaldia, 2026 jaialdia, izango da ekainaren 20an, larunbata, arratsaldez Gasteizko Matxete plazan ospatuko dena. Herritar guztiei irekitako jaialdiak egitarau oparoa izango du: haurrentzako ikuskizunak, tailer zientifikoak, bakarrizketak, arte eszenikoak eta gaueko behaketa. Jakinaldia aukera bikaina izango da elkarrekin ikasi, partekatu eta azken urteetako fenomeno astronomikorik esanguratsuenetako baten aitzakian gozatzeko.
Egitaraua
“Bi ilunabarren eguna” erakusketaren ibiltaritza programa:
BEASAIN- Erauskin Plaza -Apirilaren 10etik 20ra
ZALLA-Madres Irlandesas Enparantza- Apirilaren 20tik 27ra
DONOSTIA- Zigarro plaza, 1, Tabakalera- Apirilaren 27tik maiatzaren 11ra
BERGARA – J. Irazabal Paselekua, Laboratorium Museoa- Maiatzaren 11tik 21era
DURANGO-Ezkurdi Plaza-Maiatzaren 21etik ekainaren 1era
BILBO-Mariaren Bihotza Plaza-Ekainaren 1etik 10era
BARAKALDO – Clara Campoamor Kultur Gunea Gernikako Arbola kalea z/g, – Ekainaren 10etik 20ra
VITORIA/GASTEIZ- Matxete Plaza z/g, -Ekainaren 20tik 29ra
VITORIA/GASTEIZ -Salburua Biosfera paselekua, 4, Ataria- Uztailaren 29tik 9ra
GESALTZA AÑANA – Errege kalea 1, – Uztailaren 9tik 17ra
GAUBEA- Villanañe- Uztailaren 17tik 24ra
LAPUEBLA-Lege Planoa: Uztailaren 24tik Abuztuaren 4ra.
BIASTERI -Biasteri, Sancho Abarca Ibilbidea- Abuztuaren 4tik abuztuaren 12/14ra.
Iturria:

2025ean Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak sortua, Jakindari Euskal Autonomia Erkidegoko kultura zientifikoaren aldeko erakundeen aliantza da, eta dagoeneko 70 kide baino gehiago ditu. Bere helburu nagusia da erakundeen arteko ahaleginak batzea, ezagutza zientifikoa lurralde osora zabaltzeko, jarduera bateratuak sustatuz eta jardunbide egokiak partekatuz.
2026ko dibulgazio-programan, abuztuko eguzki-eklipsean oinarrituta, Jakindariko 20 erakundek parte hartu dute: Aranzadi Zientzia Elkartea, DIPC, ZarautzOn, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia, Betelgeuse Enkarterrietako Astronomia Elkartea, Tabakalera, Euskal Herriko Unibertsitatea-EHU, Kutxa Fundazioa, Polymat, Laboratorium Zientzia Museoa, Bixenta Mogel liburutegia, Izarra Astronomia Elkartea, Norarte, Abadiñoko Udala, Logos Elkartea, Astrobizkaia, Barakaldoko Udala, Arabako Natura Zientzien Museoa, CEA-Ingurugiro Gaietarako Ikastegia eta Arabako Astronomia Elkartea.
Horiez gain, erakusketa Arabako beste hainbat lekutara iristeko ahaleginetan beste erakunde batzuek ere parte hartu dute, hala nola Gasteizko Udaleko Herritartasun Eskolak, Añanako Gatz Haranaren Fundazioak, Lapuebla de Labarca eta Guardiako udalek eta Gaubeako turismo-bulegoak.
Kultura zientifikoa duen gizartea askeagoa da eta prestatuago dago etorkizuneko erabakiei aurre egiteko.
Nolatan lehiatu zen Oria bezalako ibai "koxkor" bat Rin, Tamesis edo Sena bezalako ibai handiekin XVI. mendetik aurrera?
Jakindariren ̶ kultura zientifikoaren aldeko aliantza ̶ lankidetzarekin garatutako dibulgazio zientifikoko programa ibiltari baten parte da.