Errio, barratik Mapilera
Nolatan lehiatu zen Oria bezalako ibai "koxkor" bat Rin, Tamesis edo Sena bezalako ibai handiekin XVI. mendetik aurrera?

“Seigarren belaunaldiko suteak” ulertzen hasiak ginenean, Kaliforniako hilabete honetako sute suntsitzaileak agertu dira hedabideetan. Urriaren amaieran Valentzian izandako “DANA” ere klima aldaketari lotuta dago: errekorreko euri jasak denbora gutxian. Kaliforniako suteak ohikoa baino %5 beroago, %15 lehorrago eta %20 haizetsuago diren baldintzetan gertatzen ari dira. Muturreko lehortea eta euri-jasa bortitzak txanpon beraren bi aldeak dira: atmosfera beroa. Atmosfera beroak ekosistemei ur likidoa “lapurtzen” die eta atmosfera horretan bertan biltegiratzen du.
Tailerraren funtzionamendua:
Jose Mari Larramendi kidearen koordinaziopean, hiru kapitulu hautatu ditugu irakurketa partekatu honetarako. Horien bidez, hiru agertoki posibletan sakonduko dugu: egungo bizi formen iraungitzea, gure portaerak arautuko dituen gobernantza autoritario bat eta praktikatzen dugun bizimoduaren eraldaketa.
Gure buruari galdetuko diogu zer egin dezakedan nik egoera hau aldatzeko, eta baita protagonistak garen prozesu gaizto horiek aldatzeko ditugun aukerez ere. Eta nola egin aurrera kultura berri baterantz, zibilizazio berri baterantz. Talde mugatu batean, arratsaldeko hiru saiotan, bakoitzak prerioki irakurritako hiru kapitulu horiek amankomunean jarriko ditugu, PechaKucha aurkezpen formatua erabiliz:
Azken saioan, gure hausnarketak Fernando Valladaresekin partekatzeko aukera bikaina izan genuen.
Azken saioan, gure hausnarketak Fernando Valladaresekin partekatzeko aukera paregabea izan genuen.


Hona hemen lantegiaren ondorio gisa jaso ahal izan genituen esaldi batzuk:
Azken helburuak gure zibilizazioaren norabidea zuzentzea ahalbidetuko duen aldaketa estruktural, global eta sakona izan beharko luke. Hobeto dugu esnatzea, adin eta biztanleria guztiei zuzendutako hezkuntza-lan itzela baitugu aurretik.
Ipar Globalaren etorkizuneko ongizatearen gakoa deshazkundea da. Gutxiagorekin hobeto bizi.
Biztanleriaren % 20-30 aktibatzea kausaren alde, desberdintasunak murrizteko.
Desberdintasun ekonomikoaren toxikotasunak pentsarazten dit gizarte egalitario bat, edo berdintasunerantz jotzen duena, eraginkorragoa, zoriontsuagoa eta seguruagoa dela.
“Kontzientziazioak” zeharkako “komunikazio-baliabideak” martxan jartzea eskatzen du, “berrizibilizazio” honetan behin eta berriz eragingo dutenak.
Zibilizazio-aldaketa posible da eta beharrezkoa kolapsoa saihestu nahi badugu; horretarako, herritarren ehuneko erlatibo bat besterik ez dugu behar lanean.
Ekologiak pertsonen ongizateari laguntzen dio. Oinarrizko kontzeptua: EKO-SOZIALA. Hausnarketa honek ekologia, bizitze ona, berdintasuna eta pertsonen ongizatea uztartzeko erabili behar dugun ikuspegia identifikatzeko balio digu.
Egin dezagun bide gizarte egalitario baterantz, orainaldiko lorpen txikiez gozatuz, baina ahaztu gabe aldaketak, azken finean, estrukturala izan behar duela.

Fernando Valladares Biologian doktorea da, ekologoa, aldaketa globalean aditua eta CSICeko ikertzailea Natura Zientzien Museo Nazionalean (MNCN-CSIC). Horrez gain, Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitateko irakasle laguntzailea da. Zientzialari oso aipatua da, eta ikerketa ugari egin ditu biodibertsitatearen eginkizunari buruz, baita klima-aldaketak eta giza jarduerak ekosistemetan duten eraginari buruz ere. Horrekin batera, dibulgazio-jarduera bikaina eta nekaezina burutzen du.
Nolatan lehiatu zen Oria bezalako ibai "koxkor" bat Rin, Tamesis edo Sena bezalako ibai handiekin XVI. mendetik aurrera?
Jakindariren ̶ kultura zientifikoaren aldeko aliantza ̶ lankidetzarekin garatutako dibulgazio zientifikoko programa ibiltari baten parte da.
Herritartasun aktiboari buruzko tailerra: 2026: apirilaren 14an, apirilaren 28an eta maiatzaren 12an. Iraganera begiratu etorkizunerantz joateko.