Metaverso, aukerak eta etorkizuna Pedro Lozano

Pedro Lozanok azaldu zuen metaversoa interneten hurrengo belaunaldia izango dela, hiru dimentsioko esperientziekin eta abatar pertsonalizagarriekin.

ZarautzOnek tailer bat antolatu du urtarrilaren 24an, asteartean, 12etatik 14etara, Zarautzen (Urdaneta bidea 6), Urola Kostako Udal Elkartearen ekitaldi-aretoan. Hizlaria Pedro Lozano izango da, enpresaburua eta sormen-teknologietan aditua, IMASCONOren sortzailekidea.

Metaverso, Web3, NFTs, Blockchain… Internet berria errealitate bat da dagoeneko enpresa teknologiko nagusien inbertsio estrategikoei esker, eta mota guztietako sektoreak aldatzen ari da. Besteak beste, entretenimendua, modaren industria, "ecommerce" delakoa, NFTetan oinarritutako kontsumo-eredu berri bati esker.

Urtarrilaren 24a, asteartea, 12:00etatik 14:00etara, Urola Kostako Udal Elkartean (Urdaneta bidea 6, Zarautz).

Pedro Lozano

IMASCONOren sortzaileetako bat, errealitate hedatuan eta metaversoan espezializatutako teknologia sortzaileen azterketaz arduratzen den enpresarena. Bere bezeroen artean, nazioarteko enpresa nagusietako batzuk nabarmentzen dira, hala nola Telefónica, Disney, Star Wars edo Rafa Nadal. Maila pertsonalean eta profesionalean, hainbat errekonozimendu jaso ditu Espainian eta nazioartean. Nabarmentzekoa da Forbes zerrendan sartu dela, "Los 100 españoles más creativos en el mundo de los negocios" izenekoan, bai eta Revista Emprendedores-en "42 millennial españoles a los que seguir la pista" zerrendan ere. Ohiko hizlaria izateaz gain, Zaragozako Unibertsitateko, IEDko edo ESIC Education-eko irakasle ere bada. 2023an, Aragoiko Enpresaburu Gazteen Elkarteko lehendakaritzarekin eta Espainiako Konfederazioko Batzorde Exekutiboko kide izatearekin batzen zuen bere jarduera profesionala.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum