Mutriku: olatuen zentrala eta alde zaharra

Zentral undimotriza, "Baleak eta kondairak" eta alde zaharra
Mutrikurako bisita gidatuaren kartela, 2015

ZarautzOn-ek Mutrikura bisita gidatua antolatu du apirilaren 18an, larunbata, portuko dikean dagoen olatuen energiako zentrala ezagutzeko.

Mutrikuko zentral undimotriza, Energiaren Euskal Erakundearena (EEE), 2011ko uztailaren 8an inauguratu zen. Olatuen mugimendua aprobetxatzen du ur-zutabe oszilakorraren teknologiaren bidez: dikeko ganberetan sartu eta ateratzen den urak airea bultzatzen du, eta aireak 16 turbina mugitzen ditu, guztira 296 kW-eko potentziarekin. Olatuen energiako munduko lehen zentral komertziala izan zen.

Goiza "Baleak eta kondairak" ezagutuz osatuko dugu, enkanteen lonja zaharrean, eta alde zaharrean eta elizan barrena ibilita.

Ordutegia

  • Irteera: 9:30ean, Argi kafetegiko autobus-geltokian.
  • Bisita gidariarekin: zentral undimotriza, enkanteen lonja zaharra, alde zaharra eta eliza.
  • Itzulera: 13:30ean.
Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum