Mahai ingurua
Plastikoa: mehatxua aukera bihurtuz.
Luis Artola Moneo, Andoaingo Plastigaur-ko zuzendaria eta Iñigo Isasti Muguruza, Zarautzen dagoen Jolasplay-ko zuzendari komertziala izango ditugu oholtzan.
ASTEARTEAN, apirilaren 26ean 19:30etan Zarauzko Antoniano Aretoan
SOLASALDIAREN NORA-NORAKOAK
Hondakina baliabide bat da. Ez dugu zabor gisa tratatu behar bi arazo sortzen ditugulako: batetik bere propietateak alferrik galtzen ditugu eta bestetik gure etxeko, nekazaritza eta industria hondakin organikoak eta ez-organikoak kudeatzeko erronka areagotzen dugu.
Hondakinik onena existitzen ez dena da. Ekonomia zirkularraren filosofia jarraitzen badugu, hondakin kopuru handiena bigarren erabilerarako baliabide eta lehengai bihurtzea, ekoizpen prozesu berri batean integratzea eta hondakin honi bigarren bizitza bat ematea bilatuko dugu helburutzat. Plastikoa material ona da birziklatutako plastiko bihurtzeko aukera ematen diguten propietateak eta ezaugarriak ezagutzen baditugu. Horregatik, plastikoen sektoreak ere ontziratze jasangarri eta iraunkorrak merkatuan jartzeko borrokan konponbidearen parte izan nahi du.
PARTE-HARTZAILEAK
Iñigo Isasti Muguruza
Bere bizitza profesionala denok ezagutzen ditugun Zarauzko bi enpresekin lotuta dago: Electrotaz (Electro Talleres Zarauz S.A.) eta Jolas. Enpresa honek bere burua “birziklatutako plastikozko soluzio jasangarrien fabrikatzaile” gisa definitzen du eta edozein jolastoki, kirol-jarduera eremutan aurki ditzazkegu haien produktuak. “Guztientzako sormena” da Maria Etxetxiki kalean kokatutako Jolasplay enpresaren leloa.
Luis Artola Moneo
Andoaingo Plastigaur-ko zuzendaria. Bere enpresa-jarduera hemen garatu du 19 urte baino gehiagoz. Enpresen Zientzietan, Ekonomian eta Finantzetan lizentziatua Deustun eta Business Administration Zientzietan lizentziatua Osnabrück-en (Sajonia Behea. Alemania)