Zainketa aringarriak eta krisia: ikaskuntzak zabaltzea

2021eko urriaren 5ean, Zarauzko Modelo Aretoan, "Zainketa aringarriak eta krisia: ikaskuntzak zabaltzea" hitzaldia izan genuen Julio Gómez Cañedo doktorearekin, Santurtziko San Juan de Dios Ospitalekoarekin.

Urriaren 5ean, asteartean, 19:30ean, Zarauzko Modelo Aretoan, "Zainketa aringarriak eta krisia: ikaskuntzak zabaltzea" hitzaldia izango dugu, Julio Gómez Cañedo doktorearen parte-hartzearekin.

"Zainketa aringarriak eta krisia: ikaskuntzak zabaltzea" hitzaldiaren kartela, Julio Gómez doktorearekin, urriaren 5a, Modelo Aretoa, Zarautz

"Inor atzean ez uztea" lelo pean ospatuko da urrian zainketa aringarrien munduko eguna. Egun honen helburua zainketa aringarriak zenbateraino diren funtsezkoak eta zergatik ziurtatu behar dugun guztiontzat hauek erabiltzeko aukera, bizilekua, adina, ondarea edo jatorria edozein dela ere aldarrikatzea da.

COVID-19 pandemiak agerian utzi du zainketa aringarriak funtsezkoak direla hiltzeko prozesuarekin lotutako mina eta sufrimendu fisiko, psikologiko, sozial eta espirituala arintzeko. Agerian geratu da haien beharra ezinbestekoa dela gure gizartearentzat, eta erakundeek norberaren beharretara egokitutako zerbitzuak eman behar dituztela, pertsonen duintasuna bermatzeko, bizitzaren azken unera arte.

Horregatik, inork atzean geratu behar ez duenez, arduradun politikoei eskatuko diegu konpromisoa har dezatela beharra daukaten haur eta heldu guztiei zainketa aringarrienganako aukera zuzena bermatzeko, zainketa aringarriak herrialde bateko osasun-sisteman integratu behar direlako, honetarako behar diren Osasun Estaldura Unibertsalaren erreformak sustatuz. Zainketa aringarriak herrialdeetako plan eta aurrekontuetan sartu behar dira, pandemiaren osteko gizartea hobeto berreraikitzeko.

Gu, ZarautzOn eta Zarautz Herri Zaintzailea Modelo Aretoan bilduko gara, zerbitzu aringarrietan COVID-19an bizitako esperientzietatik ikasteko. Ez dugu bizitako arazoetan sakondu nahi, aldiz irtenbide berriak aurkitzeko aukerak bilatu nahi ditugu. Bizitzak hobetzeko aldaketak orohar duen boterean sinesten dugu eta filosofia horrekin bat bizi gara. Izan ere, jendeak nahi bezala hil ahal izateko, bizitzaren amaierako zainketek erabateko aldaketa izan behar dute.

Julio Gómez Cañedo doktorearekin bat egingo dugu. Santurtziko San Juan de Dios Ospitalean zainketa aringarriak eskaintzen urte asko daramatza eta esperientzia handikoa da bizi bidaiaren azken zatian pertsonei laguntzen.

Asteartea, urriaren 5a, 19:30ean, Zarauzko Modelo Aretoan.

Sarrera doakoa.

Julio Gómez Cañedo doktoreak urte asko daramatza Santurtziko San Juan de Dios Ospitalean zainketa aringarriak eskaintzen, eta esperientzia handikoa da bizi bidaiaren azken zatian pertsonei laguntzen.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum