Jakindariren 2. topaketan hartu zuen parte ZarautzOn-ek
Urriaren 21ean, 80 entitatetik gorako pertsonak bildu ziren Miñaon (Gasteiz), partekatzeko, ikasteko eta elkarlanean aritzeko, gizartean eragin handiagoa sortzeko.
Arantzazu Lizartza Saizar Familia eta Komunitate medikuak (Osakidetza) "Zainketa aringarriak Lehen Arretan: zer jarri behar da erdigunean?" hitzaldia eskainiko du. Urriaren 6an, asteartean, 19:00etan, Modelo Aretoan izango da, ZarautzOn eta Zarautz Herri Zaintzaileak gonbidatuta. Bederatzigarren urtea jarraian antolatzen dugula elkarlanean ekimen hau, mundu mailan Zainketa Aringarrien eguna ospatzen den astean.

Hitzaldiaren helburua Lehen Arretan —gainezka dagoen zerbitzu batean— zainketa aringarriek hartzen duten espazioa erdigunean jartzea izango da: zer den zainketa aringarri bat Lehen Arretako lantaldearentzat, eta zer espero duten gaixoak eta senideek. Bizitzaren amaieran indartsu ote gabiltzan, edo ahulguneren bat ba ote dugun gai honen inguruan galdetuko da. Komunitateari ere keinu bat egingo zaio, baita Aurretiazko Borondateen gaiari ere.
ZarautzOn, Elhuyar eta DIPCrekin batera, Passion for Knowledge nazioarteko zientzia-jaialdiarekin bat eginez, hitzaldiaren aurretik ON ZIENTZIA bideo lehiaketaren irabazlea proiektatuko da, Mikrobiotari buruzko 5’ko bideoa, hain zuzen ere urtarrilean izan genuen gaia. Hona hemen saritutako bideoa: Gure bigarren garuna
Urriak 6, asteartea, 19:00etan, Modelo Aretoan. Sarrera doakoa da, aforoa bete arte.
Urtero legez, Zarautz Herri Zaintzailearekin elkarlanean antolatutako hitzordura bildu ginen, udazkeneko lehen euri zaparradekin batera, Arantzazuren hitzaldiaz gozatzeko.
Hasi aurretik, ZarautzOn, Elhuyar eta DIPCren eskutik, eta Passion for Knowledge nazioarteko zientzia-jaialdiaren barruan, ON ZIENTZIA lehiaketaren bideo irabazlea proiektatu zen: mikrobiotari buruzko 5 minutuko ikus-entzunezkoa, Gure bigarren garuna izenburukoa.
Baina denok geunden Arantzazu entzuteko zain. Emakume gazte bezain apartak hitzaldi berritzaile eta sakona eskaini zigun. Gai benetan gogor eta serio bati adarretatik helduta, poesiaren bidez geure bizitzaren azken uneen inguruan hausnartzera gonbidatu gintuen. Bere hitzaldia laburtzeko hitz bat hautatu beharko banu, "goxoa" litzateke.
Bizitzaren amaiera bezalako gai sentikor bat poesiaz janzteko eta hain esaldi dotorez uztartzeko erakutsi zuen trebezia benetan bikaina izan zen.
Eskerrik asko, Arantzazu!

Arantzazu Lizartza Saizar (Leitza, 1994) Familia eta Komunitate medikua da Osakidetzan; gaur egun Berastegin bizi da. Medikuntzan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta Familia eta Komunitate Medikuntzan espezializatu zen Osakidetzan, Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gaur egun, Bioetikako ikasketak egiten ari da Diego Gracia bioetikako erreferentearen gidaritzapean. 2025ean bere lehen bakarkako poesia-lana argitaratu zuen, 0 negatiboa (Pamiela), medikuntza, bizitza eta filosofia uztartzen dituen liburua.
Urriaren 21ean, 80 entitatetik gorako pertsonak bildu ziren Miñaon (Gasteiz), partekatzeko, ikasteko eta elkarlanean aritzeko, gizartean eragin handiagoa sortzeko.
Azaroaren 3an, asteartea, 19:00etan, Zarauzko Modelo Aretoan: Andoni Egaña eta Eli Pagola bertsolariek bertsoa eta errima jarriko diete ikertzaileek proposatutako zientzia gaiei.
ZarautzOn-ek Erik Aranburu zarauztar artista gazteak egindako litografia bat oparitzen die bere hizlariei. 2/15 alea Arantzazu Lizartzari eman zitzaion.