ZarautzOn 2025eko Batzar Nagusia

ZarautzOn 2025eko Batzar Nagusia Bazkide agurgarriak eta lagunok Atzo Maiatzaren 27, arratsaldeko 18:30etan, CACHI BACHI Elkartean, ZarautzOn-en Ohiko Batzar Nagusia egin genuen. Ohiko batzarra zenez, ohiko gaiak jorratu ziren lehenengoz, bai 2024ko jardueraren berri ematen zituztenak (azken bileraren akta onartzea, 2024 urtean izandako alta eta bajen berri ematea, 2024 urtean garatutako ekitaldiak gogora ekartzea eta baloratzea, […]


ZarautzOn 2025eko Batzar Nagusia

Bazkide agurgarriak eta lagunok

Atzo Maiatzaren 27, arratsaldeko 18:30etan, CACHI BACHI Elkartean, ZarautzOn-en Ohiko Batzar Nagusia egin genuen.

Ohiko batzarra zenez, ohiko gaiak jorratu ziren lehenengoz, bai 2024ko jardueraren berri ematen zituztenak (azken bileraren akta onartzea, 2024 urtean izandako alta eta bajen berri ematea, 2024 urtean garatutako ekitaldiak gogora ekartzea eta baloratzea, 2024 urteko emaitza ekonomikoa azaltzea), eta bai 2025erako aurreikusitakoa islatzen dutenak (ekintza plana alde batetik, non orain arte burutu diren ekitaldiak eta urte amaiera arte aurreikusitakoa jorratu zen, eta urteko aurrekontua bestetik).

2024 urteari dagokionez, 3 izan ziren gogora ekarri zirenak. Lehenik eta behin EHUk antolatzen dituen Udako Ikastaroetan ZARAUTZONek antolatutakoa (“Hiritartasun aktiboaren alde. Esperientziak eta Hausnarketa” izenburuarekin, Donostiako Miramar jauregian), arrakastatsua benetan. Gero 10. Urteurrena, Modelo aretoan 158 lagun biltzea lortu zuena eta, parte hartze zabal bati esker, ospakizun eder bat izan zena. Eta azkenik ohiko jarduera, non berri eman zen, labur-labur, urtean zehar antolatutako 5 hitzaldi eta 2 tailerrena.

 

 

2025 urteari lotuta, ohiko jardueraz gain (hitzaldiak, tailerrak eta bidaiak), MUrekin sinatutako hitzarmena eta Eusko Jaurlaritzak abian jarritako 2 ekimenetan parte izateko ematen ari diren urratsak (Zientziaklik web orria eta Jakindari aliantza) ere agerian jarri ziren.

Horiek guztiak azaldu eta gero 2025-2028 Plan Estrategikoaren txanda izan zen. Lerro nagusiak eta zenbait zehaztasun bertan adierazi baziren ere (5 politika eta horiei lotutako ekintza nagusiak), berau oso-osorik bazkideei bidaliko zaie, eta ZARAUTZONen web orrian ere zintzilikatuko da.

 

  

Galdera eta eskaerekin amaitu zen batzarra 19:50etan, eta ondoren berriketa lantzeko askari atsegin bati bidea eman zitzaion, jan eta edana bitarteko, itsasoari begira.

ZarautzOn Elkarteko Zuzendaritza Batzordea.

 

 

 

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldia

Hitzaldia

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak ZarautzOn

Tailerrak ZarautzOn

ZarautzOn notiziak

ZarautzOn notiziak

Zineforum

Zineforum