«Kontzientzia»: ZarautzOn-en oroigarria hizlarientzat
ZarautzOn-ek Erik Aranburu zarauztar artista gazteak egindako litografia bat oparitzen die bere hizlariei. 2/15 alea Arantzazu Lizartzari eman zitzaion.

Nor gara?

“Ospakizuna, elkar ikustea, esker ona eta etorkizunari begirada lasaiak, ZarautzOnen 10. Urteurrena zuzen adierazten dute. Ondo egindako lana eskertzea eta errekonozimendua funtsezkoak dira bizitzako arlo guztietan. Pertsonen eta erakundeen bizitzaren parte izan diren pertsonekin berriz elkartzeak indartzen ditu gure asmoak. Sarri ahazten zaigu eskerrak ematea, bainan gaur ozenki publiko egin nahi dugu, gure ametsa errealitate bihurtzen protagonista izan zareten guztioi. Gure mugez jabetuta, baina Zarautz integratuago eta gizatiarrago bat lortzeko proiektu honetan sinestu duzuen indarrarekin, elkarrekin partekatzera deitzen zaituztegu. Batzuek amesten genuen ZarautzOn, guztion artean jarraitzeko asmoz, Ongi etorri eta Eskerrik asko!”
Hamarkada honetan zehar ZarautzOnen parte hartu duten gonbidatu batzuen hitzaldi laburrekin, elkarteak gaurdaino egin duen ibilbidea azaldu genuen guk uste modu arinean. Hizlari hauen laguntzari esker, iragana ohoratu, oraina bizi eta etorkizunera begiratu genuen, guzti hori balioan jarri nahi izan genuen. Ekitaldi amaieran, begirada zerumugan jarrita Andu Lertxundik, herrikide ondo ezagunak hitzaldi ezin hobe bat eskaini zigun. Beste sorpresa gogoangarriren bat ere izan zen ekitaldian. Egun horretan Modelo aretoan egin genuen ekitaldia amaitzean, Arralde-Txiki Elkartera hurbildu ginen, mokadutxo bat hartzera ekitaldiko gonbidatu eta elkartu ginenen arteko solasaldian.

Ekitaldia eta ekitaldiaren bideoa

Miren Altuna
Ula Iruretagoiena
Carlos Briones
Daniel Zulaika







. 
ZarautzOn-ek Erik Aranburu zarauztar artista gazteak egindako litografia bat oparitzen die bere hizlariei. 2/15 alea Arantzazu Lizartzari eman zitzaion.
Bizitzaren amaiera bezalako gai sentikor bat poesiaz janzteko eta hain esaldi dotorez uztartzeko erakutsi zuen trebezia benetan bikaina izan zen.
Peter Thiel, 2002an: «Alexandro Handi bat behar dugu, Estatu Batuak murgilduta dauden korapilo gordiarra ebakiko duena. Eta presidente horrek ezin du presidente konbentzional bat izan, presidente konbentzional bat lotuegi baitago Estatu Batuetako Konstituzioaren egitura osoarekin.»